euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urteko Ohiko Biltzarra egin du La Platako Euzko Etxeak, Javier Clua buru duen taldeari konfidantza berremanez

2011/05/19

Hurrenez hurren Javier Clua eta Jorge Batiz, La Platako Euzko Etxea euskal elkarteko lehendakari eta lehendakariorde berrautatuak (argazkiaEE)
Hurrenez hurren Javier Clua eta Jorge Batiz, La Platako Euzko Etxea euskal elkarteko lehendakari eta lehendakariorde berrautatuak (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Maiatzaren 8an egin berria du Urteko Ohiko Biltzarra Buenos Aires probintzia argentinarreko hiriburua den La Plata hiriko Euzko Etxea euskal etxeak. 2010eko kontu ekonomikoak eta bestelakoak aipatu eta onartzeaz gain, bildutakoek elkarteko zuzendaritza berritu zuten, agintealdi berri baterako konfidantza emanez Javier Clua egungo lehendakaria buru duen taldeari. Cluarekin batera hor dira, besteak beste, Jorge Batiz, lehendakariorde gisa; Maria Fernanda Astigarraga, idazkari; Iñaki Azcarate, idazkariorde; Sergio Ochotorena, diruzain; eta Marina Biffareti, diruzainorde.

La Plata, Argentina. Euzko Etxearen Urteko Ohiko Biltzarra maiatzaren 8an egin zen, igandez, elkartearen egoitzan. Bertaratutakoek Txostena, Balantze Orokorra eta Baliabide eta Gastuen Koadroa onartu zuten, 2010eko otsailaren 1etik urte bereko abenduaren 31era arteko epeari dagokionean. Hauteskundeak ere egin ziren, eta 'Lagun Artean' zerrenda hautatu zen, aho batez. Hona 2011-2012 eperako Zuzendaritza Batzordea osatzen dutenen xehetasun:

-Lehendakari: Javier Clúa
-Lehendakariorde: Jorge Batiz
-Idazkari: María Fernanda Astigarraga
-Idazkariorde: Iñaki Azcarate
-Diruzain: Sergio Ochotorena
-Diruzainorde: Marina Biffareti

-Batzordekide titular: Alfredo Larrañaga, Gustavo Ugarte, Juan Carlos Zubia, Pablo Basualdo, Marcelo Ochotorena, Miguel Unzurrunzaga
-Batzordekide ordezko: Cesar Etcheverry, Celina Aguirre, José Orbaiceta, Lisandro Jaccoud, Raúl Romano Larrañaga, Mariana García

-Kontu ikuskatzaile titular: Rosa Ibarguren, Pedro Berrueta
-Kontu ikuskatzaile ordezko: Arturo Sagarra, Jorge Heguy

-Ohore epaimahaikide: Beatriz Aramayo, Felipe Ochotorena, Juan José Umaran
-Ohore epaimahaikide ordezko: Pedro Auzmendi



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia