Ayacucho, Argentina. Ayacuchoko Txahalaren Festa Nazionala 48. ediziora iritsiko da aurten eta martxoaren 8tik 15era luzatuko ditu bere egunak, beti ere “Argentinako zelai eta landaguneetako tradizioak babestu eta berreskuratzeko" asmopean. Urtero legez bertako Euskal Odola Euskal Etxea izango da euskal gizataldearen ordezkari jaialdian, erregina-lehiaketan bere partaidea aurkeztuz –aurtengo hautagaia Camila Ceverio izango da– eta euskal karroza bat karrikaratuz.
Aurreko edizioetako bideari jarraiki, euskal irudi tipiko bat aurkeztuko dute ayacuchotarrek karrozako gai gisa. Oraingoz, isilpean gorde nahi izan dute erakutsiko duten eszena, jaialdiko publikoa ustekabean harrapatzeko; hala ere jakinarazi diote EuskalKultura.eus-i aukeratutakoa oso lotuta dagoela Euskal Etxeak laster antolatuko duen herrialde mailako ekintza batekin.
Ekimen guztiak joan den astean hautatutako Zuzendaritza Batzorde berriaren esku egongo dira. Bazkideek Ignacio Echeverria berretsi zuten lehendakari, honela osatuta geratu den Batzordea osatuz:
-Lehendakari: Ignacio Echeverria
-Lehendakariorde: Elena Galarraga
-Idazkari: Rosa I. Bilbao
-Idazkariorde: Blanca Galarraga
-Diruzain: María Nilda Ilarregui
-Diruzainorde: Maria C. Casado
-Batzordekide titularrak: Elena Alberro, Silvia Farre, Roberto López, José Argel
-Batzordekide ordezkoak: Ana Galán, José Eizmendi, Raúl Jeraci
-Kontu Ikuskatzaileak: Roberto Bigot, Martín de Bajeneta
-Administratzaile fiskala: Ana Suarez