euskal diaspora eta kultura
2011/01/24
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Hilaren 3tik 8ra Argentinako bazter desberdinetatik etorritako neska-mutilek Chascomuseko Euskal Etxeak antolatu duen bigarren Udalekuan hartu dute parte. Egunotan, lagun berriak egiteaz gain, gazte hauek arbasoen kulturan sakontzeko aukera paregabea izan dute eta bikain baliatu dute, gainera.
Euskal Etxeko arduradunek jakinarazi dutenez, Udalekuaren prestakuntza urtarrilaren 1ean hasi zen, Euskal Herriko lau irakasleen etorrerarekin: Ainhoa Lujanbio (Donostia-San Sebastián), Irati Maiztegi (Oñati), Eli Larrañaga (Zizurkil)eta Gorka Aierbe (Zegama), Eziko Udalekua Gobernuz Kanpoko Erakundeko kideak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzari esker etorriak. Eurekin batera Chascomuseko Ana eta Maitena Etchepare, Lucía Murias, Federico Redín, Augusto Infante eta Daniel Etchepare aritu ziren irakasle.
[Irakasleak Zingirako Euskaldunaken egoitzaren aurrean (ChascomuEE)]
Eurek gidatuta, gazteek hainbat jarduera egin zituzten: euskera, euskal pilota, herri kirolak, musika, dantza... Astelehenean hasi zen Udalekua, eta euskal etxeko alkateak, Juan Pedro Urrutibeheityk, ongi etorria egin zien partehartzaileei. Asteartean gaztetxoak pilotan aritu ziren Chascomuseko Pilota Klubean eta asteazkenean euskal etxean eta Guoaillard Plazan egin zituzten jarduerak eta jolasak.
[Pilota jokoan (argazkia ChascomusEE)]
[Parkean jolasak egin zituzten Udalekuko neska-mutilek (argazkia ChascomusEE)]
[Dantza ikastaroa Euskal Etxean (argazkia ChascomusEE)]
Udalekuari bukaera emateko FEVAren lehendakaria, Ricardo Basterra, heldu zen Chascomusera. Elkarteko lehendakari Maria Laura Egurenek lagunduta, ostiral eta larunbateko ekitaldietan parte hartu zuen Basterrak.
Euskal etxeak eskerrak eman nahi dizkie Udalekuaren antolaketan lagundu eta parte hartu duten elkarte eta lagunei: Cesar Arrondo irakaslea, Pilota Kluba, Regata Kluba, Klub Atletikoa, Parque de los Libres del Sur, Atalayako langileei eta Fernando Bertusiri eta Chascomuseko Udalari.
[Ricardo Basterra, FEVAren lehendakaria, Zingirako Euskaldunak elkarteko lehendakari Maria Laura Egurenekin (argazkia ChascomusEE)]
[Ricardo Basterra, FEVAren lehendakaria, Maria Laura Eguren, Chascomuseko Euskal Etxeko lehendakaria, bazkide bat eta Juan Pedro Urrutibeheity, elkarteko alkatea (argazkia ChascomusEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus