euskal diaspora eta kultura
2013/01/30
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. Boiseko Ikastolak San Sebastian eguna ospatu zuen iragan urtarrilaren 21 eta 22an, danborrada eta guzti. Jaia orain urte batzuk, bertan irakasle izan ziren Andoni eta Bakarne donostiarrek ospatu zuten lehen aldiz, baina harrezkero Bizkaiko eta Nafarroako irakasleak izan dira eskolan eta bakoitzak bere herriko jaiak eta ohiturak erakutsi dizkie neska-mutilei. Aurtengo irakaslea, Irune Sanchez, berriztarra da, baina berak berreskuratu du ohitura.
"Azaruen eta abenduen praktiketan egon zien Euskal Herriko neska bi eta euretariko bat Donostikue zan. Abenduen, juen zienien, euretaz pentsetan Donostiko danborradiaz gogoratu nintzen eta ha prestetan hasi gintzezan: umeei bidixuek ipintten, musikie entzuten eta ba danborrak, amantalak eta bestelakuek eitten..", esan dio andereño bizkaitarrak EuskalKultura.com-i.
[Boisen Donostian eta Azpeitian baino hotz gehiago egin zuen, baina horrek ez zituen Boiseko danborrariak batere kikildu! (argazki BoisekoIkastola)]
Jaiak sekulako arrakasta izan omen zuen eta amaitu orduko hurrengoa noiz egingo zuten galdezka hasi ziren ikasleak. "Umiek oso, oso ondo pasau eben. Batek esatoztan, 'Andereño, guk zelako suertie dekauen ikastola bat dekogule eta honako gauzak eitten doguzela, eh?'", esan du irakasleak. "Barregarrixek die!!! Beste batek be, zelan ni beti egoten nazen esaten: 'Hau Euskal Herrixen eitten da! Hau Euskal Herriko umiek eitten dabe'... ba Danborrada egune heldu zanien, esaotzen danei, 'Hey! Egin trena, bagoaz Euskal Herrira!!! I'm soooo excited!'".
Argazki gehiago Boiseko Ikastolaren webgunean eta Facebook orrian.
Euzkaldunak zuzendaritza berritu du
Bestalde, iragan larunbatean, urtarrilaren 26ean, Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeak hileroko afaria egin zuen eta baita Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak ere. Elkarteak jakinarazi duenez, 2013rako Zuzendaritza Batzordea honakoek osatuko dute: Martin Bilbao, presidente; Ryan Boyd, presidenteorde; eta Joe Lasuen, Geneva Ayarra, Tyler Smith, Michael Guerricabeitia, Johnny Boyd, Ricardo Yanci, Annie Gavica eta Maite Iribarren-Gorrindo zuzendaritzako kide. Zorionak!
[Euzkaldunak Euskal Etxea jendez lepo bete zen urtarrileko afarian (argazkia BoiseEE)]
-Euzkaldunak euskal elkarteari buruzko informazio gehiago Facebook-en
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus