euskal diaspora eta kultura
2012/05/29
PUBLIZITATEA
Paris, Frantzia. Asteburu honetan euskal zinema ikusi ahalko da Parisen, Different! zinemaldiari esker. Bostgarren edizioa du jaialdi honek eta aurrekoetan bezala, euskaraz egindako filmeek lekua izango dute oraingoan ere. Zinemaldia bera ostiralean hasi eta ekainaren 7an amaituko bada ere, lehenengo euskal emanaldia larunbatean egingo da, "80 egunean" luzemetraiarekin.
Euskaraz errodaturiko lan honek adineko bi emakumeen arteko maitasun istorioa eta hautu bat ditu oinarri: burua edo bihotzaren artekoa. Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien lan honek sari ugari lortu ditu munduko hainbat zinemalditan, eta baita ikusleen harrera beroa ere. Filmak, gainera, Frantzian banaketa eskuratzea lortu du eta ekainaren 13tik aurrera Hexagonoko zinema aretoetan izango da ikusgai.
Ondoren, igandean, Telmo Esnalen "Urte berri on, amona!" izango da ikusgai. Maria de Medeiros aktore portugaldarrak aurkeztuko du filma eta Esnal berak eta Joseba Bengoetxea aktoreak ikusleekin solas egingo dute. Bi emanaldiak Noveau Latina aretoan egingo dira. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin izango dira jaialdian bi filmetako zuzendariak.
-Zinemaldiaren webgunea, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus