euskal diaspora eta kultura
2025/02/04
Neguko bilkura egin zuen NABO Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioak joan den larunbatean Salt Lake Cityn, Utahko Euskal Etxea anfitrioi. Goizeko 8etatik aurrera, NABOko Jean Flesher lehendakaria buru, hainbat gai jorratu ziren, eta besteak beste EuskalKultura.eus-ek aurreratu bezala, orain arteko idazkari Kate Caminok idazkaritzako lekukoa pasatu zion Teresa Cox-i. 2018ko ...2025/02/03
Imanol Pradales lehendakariak, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalaren idazkari nagusi Ander Caballero lagun, eta Bengoetxea eta Torres lehendakariordeak eta zenbait sailburu ere bertan, Euskadi Globala estrategiaren oinarriak aurkezteko deitu zituen hainbat departamentu eta erakundetako arduradunak, jendaurretze eta lan-jarduera bat eginez taldeka eurekin eta plazaratuz Euskadi munduratzeko bere ...2024/12/31
'Hiruak Bat' du izena Lyoneko, Marseillako eta Montpellierreko euskal etxeek elkarrekin egiten eta argitaratzen duten berrien buletinak. Argitalpena lau hilabetean behin kaleratzen dute online elkarte frantziarrek eta euskal etxeen ekintzak eta nobedadeen laburpena egiteaz gain, euskal kulturan murgiltzeko hainbat proposamen ere badakartza, tartean plater tipikoen errezetak, liburuen gomendioak, historiari ...2024/12/31
Euskaraldia delako ariketa soziolinguistikoa bere laugarren ediziora iritsiko da 2025ean, "Elkar mugituz egingo dugu" lelopean. Ekimena nobedade batzuekin dator, tartean data aldaketa. Izan ere aurreko hiru edizioak azaroaren amaieran-abenduaren hasieran egin ziren, Euskararen Eguneko ospakizunekin bat eginez. 2025eko edizioa, berriz, Ipar Hemisferioko udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era, ...2024/12/30
Euskal Herriko, Diasporako edo beste edonongo euskal egileen poemek osatzen dute urtero "Hatsaren Poesia" liburua. 2025ekoak, liburu-bildumaren 27. zenbakia egingo du. Antolatzaileen aldetik, Ainara Maia Urrotzek gogora arazi dio EuskalKultura.eus-i oraingoan ere euskal egile saldoa espero dutela partaide, eta Diasporako lanak ere ongi-etorriak direla. Sar-hitza Joxe Luix Agirretxek ...2024/12/30
Programa berezia burutu du joan den asteburuan Azulgo Gure Txokoak bere 31. urteurrena ospatzearren. Euskal Etxeak "Enrique Squirru" Museo Etnografikoan larunbatean, abenduaren 28an, biltzeko gonbitea luzatu zien bazkide eta lagunei. Bertan Gure Txokoa lankide, Azulgo Agronomia Fakultateko Hedapen Proiektuak gauzatutako "El legado vasco" argitalpena aurkezteko ekitaldia egin zen, ale ...2024/12/30
Boiseko herritarrak, prebisioen arabera berrogeitamar mila partaide bilduko dituen Jaialdi 2025 bertako euskal festa erraldoirako prestakizunetan ari diren honetan —gogora dezagun uztailaren 29tik abuztuaren 3ra egingo dela– Idahoko hiriburuko euskal gizataldeak, eta bereziki bertako realzaleek, eten txiki bat egin zuten azaro hondarrean urrats garrantzitsu bat ematearren futbol alorrean, ...2024/12/27
Ez da honakoa normalean ematen dugun berri modukoa eta ez gara izaten du berbidaltze eta mundu osoak partekatzen dituen irudien sobera zale, baina egun berezi hauetan gaude, asko oporretan eta ospakizun giroan daudela, bozkarioa, alaitasuna, euskal etxeetako ikastaroen eta ikasturte amaiera garaia, ilusioa azaleratu ohi den tenore batean eta ez zaigu gaizki iruditu bideo honi lekutxo bat egitea, azken finean ...2024/12/27
Hiruhilabatero irakurleekin daukan hitzordua betez, kalean da dagoeneko, 2024ko abenduari dagokion aurtengo bere laugarren eta azkeneko edizioan, La Platako Euzko Etxeak plazaratzen duen 'Eguzkia' aldizkaria; egun gutxi barru lagunduko dio, gainera, abenduro atera ohi duen gehigarriak (erne oso egun gutxi barru aterako da-eta). 2024a oso urte berezia izan da aldizkariarentzat eta Euzko Etxearentzat, ...2024/12/27
Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko Aretoa izan da beste urte batez Chivilcoyko SADE Idazleen Elkarte Argentinarrak 2024ko ekitaldiei amaiera emateko aukeratutako tokia. Joan den asteko ostegunean, abenduaren 19an, SADEko kideak bildu ziren topa egin eta urteroko antologia aurkeztearren eta sariak emateko "Antigoaleko autoak" argazki-lehiaketako irabazleei, eta ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus