euskal diaspora eta kultura
2011/12/01
PUBLIZITATEA
Pergamino, Argentina. Berrehundik gora kide bildu ziren joan den igandean, azaroaren 27an, Pergaminoko Lagun Onak euskal etxean, urte amaierako afarian parte hartzeko. Asteburu luzea baliatuz [astelehena jai eguna izan zen Argentinan] eta Euskal Herriko “Que Par Che” antzerki taldearen bisitaren ostean, igande gauean agurtu zuten pergaminotarrek urtea.
[Berrehundik gorako lagunek hartu zuten parte afarian (argazkia EuskalKultura.com)]
[Euskal etxeko neskek Arku dantza egin zuten (bideoa EuskalKultura.com)]
Urtean zehar hainbat ekitalditan presente egon ziren lagunek --gogora dezagun martxotik hona, besteak beste, Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroa, abesbatzen topaketa, FEVAko hizlarien bisitak eta dantzarien jaiak gauzatu direla-- abestu eta euskal dantzak ikusteko aukera izan zuten. Izan ere, afalostean bildutako jendeak bilbainada batzuk kantatu zituen. Ondoren, etxeko dantzariek Arkuak eta Axuri Beltza dantzak egin zituzten.
[Dantzariak Alicia Ruiz Moreno eta Marta Arrillaga euskal etxeko kideekin (argazkia EuskalKultura.com)]
'Euskal Pilota' eta debatea
Baina 2011 honi oraindik egun batzuk geratzen zaizkio eta 60. urtemugaren urtea bukatu aurretik beste proposamen bat dute Lagun Onak-ekoek: abenduaren 2an eta ETAk jarduera armatua behin-betiko eteteak ekarritako panorama berrian, 'Euskal Pilota' dokumentala proiektatuko da Pergaminoko euskal etxean. Dokumentala bukatuta, debate bat irekiko da “arazo zaharra eta egoera berriari” buruz eztabaidatzeko. Debatearen moderatzailea herrian bizi den Iñaki Sainz de Murieta euskal herritarra izango da.
Dokumentalaren osteko debateari begira, euskal etxeko kideek Iñaki Sainz de Murietak idatzitako olerki bat zabaldu nahi izan diote euskal kolektibitate osoari. Olerkia El Diario Vasco egunkarian plazaratu zen. Hona hemen poesia Pergaminon irakurriko duten moduan, euskal etxetik azaldu zaigunez:
Askatasunaren eguna - El día de la libertad
Azkenekoz, hainbeste urtez gero
Por fin, después de tantos años
desiratzen genuen berri ona dugu.
tenemos la buena noticia que aguardábamos.
Euskaldunentzako berririk onena
La mejor noticia para los vascos,
2011ko Urriak hogeian gauzatu da.
se ha hecho realidad el 20 de Octubre del 2011
Ez da beldurrik ez hilketarik egongo,
No habrá más miedo ni más muertes,
ez orain eta ez gero. ETA bukatu da.
ni ahora ni luego. ETA ha terminado.
Poza eta zoramena guztiongan,
Alegría y alborozo en todos
atera gaitezen denok berriz kalera.
salgamos todos otra vez a la calle.
Goazen guztiok festa eta dantzara,
Vamos todos de fiesta y a bailar,
eskutik hartuta inoiz baino estuago.
tomados de la mano más estrechamente que nunca.
Lehen bananduta zegoen gizartea
La sociedad que antes estaba dividida
batuta ohiokatu du bere nahia.
unida ha gritado su deseo.
Ez gaitu orain ezerk aldenduko,
Ahora no nos va a separar nada,
politikaz at, garena garelako.
más allá de la política, porque somos lo que somos.
Guztiok bat eta aurrera begiraz
Todos juntos y mirando hacia delante,
etorkizunari aurre egingo diogu.
afrontaremos el futuro.
Aio ETA, orain eta betiko.
Adiós ETA, ahora y para siempre.
Orain eta betiko aske gara.
Ahora y por siempre somos libres.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus