euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtarrileko etenaren ondotik, ikasturte berriari gogor

2024/02/01

Beste bi astez eman daiteke Mexikon izena euskara ikasteko UNAMeko ENALLTen
Beste bi astez eman daiteke Mexikon izena euskara ikasteko UNAMeko ENALLTen

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Urtero bezala, buletina emititu ez dugun urtarrila barne lanak egiteko baliatu dugu EuskalKulturan, sare sozialetan etenik egin ez badugu ere, eguneroko gure hitzorduei eutsiz. Sasoi honetan Argentinan-eta, sasoi baxua da oro har, uda petoa. Eta sasoi altua, berriz Estatu Batuetan. Hori hala izanik, euskara alorrean bederen, gogor ibili dira Hego Konoan, 'Euskara Munduan'eko talde berri batek bere burua euskara irakasle izateko bere lau urteko ikastaldiko lehenengo barnetegia egin baitu San Nicolasen; eta aldi berean, urtarrilean zein otsailean programa bereko aurreko uzta Euskal Herrian baitago, Lazkaoko Maizpiden barnetegi berezi bat egiten, ondoren euren euskal etxeetara itzultzeko 2020-2023 lau urteko formakuntza bukatuta. Zorion bero-beroak!

Testuak hemen segitzen du (gure blogen sailean)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia