euskal diaspora eta kultura
2009/01/30
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko udako beroek kulunkaturik, Maialen Alava Aranguren urtarril honen 10ean jaio da hiriburu argentinarrean, arratsaldeko 8:46etan, zesareaz, ia 24 orduko erditzealdiaren ondotik. Marina Aranguren eta Aitor Alavaren lehenengo haurra da. Jaiotzeko unean 3,460 kilo pisatu zituen eta 49 cm-ko luzeraz munduratu zen. Aitaren esanetan, aho-kordak ere sendoak atera ditu, "tira, ez, ez, txantxa guztiak kanpo, oso ondo dena" adierazten zuen Maialen sortu eta biharamunean.
[Maialen tipia bere aitaren besoetan]
[Alava Aita-alabak elkarri so]
Eguraldiarenaz gain, lagun andana baten berotasunak inguratuta munduratu da Maialen tipia, aitaren zein amaren aldetik lagun eta 'izeba-osaba' asko baititu han-hemenka, Argentinan zein Euskal Herrian barreiaturik. Euretako batzuk helarazi dizkigute artikulutxo honekin batera argitaratzen ditugun argazkiak.
Etxean da hiruko familia berria, egoera berrira egokitzen eta hiruak, bakoitza bere airera, ikasten. Ongi etorri, beraz, Maialen tipiari, ea zorionak Maialen, Marina eta Aitorri.
Lotura interesgarriak
Ezker Airian, Aitor Alavaren bloga
http://dantza.blogspot.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus