euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtarrilaren 19tik 26ra izango da San Nicolaseko EEan Euskara Munduan-en 2013-2016 epeko I. barnetegia

2012/12/24

Euskara Munduan programaren 2008-2011 epeko ikasle eta irakasleak Tandilen egindako azken barnetegian (argazkiaEuskalKultura.com)
Euskara Munduan programaren 2008-2011 epeko ikasle eta irakasleak Tandilen egindako azken barnetegian (argazkiaEuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Ziklo berri bat hasiko da urtarrilean HABE institutuak kudeatzen duten Euskara Munduan proiektuaren baitan. Lau urteko epe honi hasiera emateko udako lehenengo ikastaro trinkoa egingo da San Nicolaseko Euskal Etxean eta bertara iritsiko dira Argentina, Txile, Uruguai eta Brasilgo hainbat euskal etxetako ordezkari, aurrez aurreko eskoletan parte hartzera. Astebeteko ikastaroan, euskarazko oinarrizko kontzeptuak aztertzeaz gain, ‘erremoto’ izenarekin ezaguna den kurtsoan ibiltzeko jarraibideak ere emango zaizkie partaideei. Barnetegiko martxa urtarrilaren 19an hasiko da eta Kinku Zinkunegi teknikari euskaldunarekin batera Gabriela Mendia, Gabriel Arce eta Sabrina Otegui irakasle argentinarrak arduratuko dira klaseak emateaz.

San Nicolas, Argentina. Urtarrilaren 19tik 26ra gauzatuko da San Nicolaseko Euskal Etxean, Buenos Aires hiritik 245 kilometro iparmendebaldera, Euskara Munduan proiektuaren 2013-2016 lau urteko lehenengo barnetegia. Euskara irakasle berriak trebatzeko helburu duen ekintza honek HABE eta FEVAren babesa du; antolakuntza, ordea, San Nicolaseko euskal erakundeko kideen esku geratu da haiek eginiko eskaerari erantzunez.

Ikasketak 2013an hasiko dituen taldea Argentina, Txile, Uruguai eta Brasilgo euskal etxeetako ikaslek osatzen dute; hala ere, kopuru hau handi daiteke, gonbitea Kolonbia, El Salvador eta Peruko euskal etxeei ere bidali baitzaie. Lan modalitateari dagokionez, urtean bi ikastaro trinkotara - udan eta neguan- joan beharko dute ikasleek, datozen lau urteetan. Horretaz gain, asteroko atal bat egin behar izango dute urruneko ikastaroarekin betetzeko.

“Ikastaroa oinarrizko mailatik hasiko da eta aurrez aurreko eskolatan euskarazko oinarrizko ezagutzak eskainiko dira. Hori dela eta, materialaren lehenengo unitateak aztertuko dira eta erremotoan nola sartu eta plataforma nola erabili irakatsiko da”, azaldu dute antolatzaileek. 

Klaseak urtarrilaren 19tik 26era burutuko dira, 9:00etatik 11:00etara eta 11:30etatik ordu batera. Arratsaldez, berriz, 6:00etatik 7:00etara eta 7:30etatik, 9:00etara bilduko dira ikasle eta irakasleak. Ostatua San Nicolaseko Argentino Hotelean izango da, Garibaldi kaleko 136. zenbakian, eta klaseak eta otorduak, euskal etxearen egoitzan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia