euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urrundik-eko gazteek euren dantzekin bizipoza eskaini zizkieten Paranako ospitaleko nagusiei (argazkiak)

2010/09/09

Urrundikeko dantza taldeko kide bat adeitasunaren saria irabazi zuen andrea zoriontzen (argazkiak UrrundikEE)
Urrundikeko dantza taldeko kide bat adeitasunaren saria irabazi zuen andrea zoriontzen (argazkiak UrrundikEE)

PUBLIZITATEA

Aurten ere Urrundik elkarteko gazteriak elkartasuna eta eskuzabaltasuna erakutsi du, Paranako Ospitale Geriatrikoan ingresatuta dauden nagusiei bisitaldi bat eginez. Alaitasuna eta umore ona zabaldu zituzten gazteek, aiton-amonek zinez eskertu eta gozatu zuten ekitaldian. Dantza taldeko kideek euskal dantza erakustaldia egin zuten eta Juan Carlos Borras zuzendaritzako kideak kantu folklorikoak eskaini zizkien nagusiei, gitarrakin lagundurik.

Parana, Argentina. Paranako Urrundik Euskal Elkarteak ez zuen hutsik egin dagoeneko egutegian garrantzitsua bihurtu den hitzordura eta 'Dia de la Ancianidad' deritzona ospatzeko  Dr. Pascual Palma Hospitaleko “Madre Teresa de Calcuta” bolondres elkarteak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartu zuen.

Asmo honekin elkarteko dantza taldeko eta zuzendaritza batzordeko hainbat kidek hospitalera bisita egin zuten, emozio handiko egun hau bertan ingresatuta dauden aiton-amonekin igaro asmoz.  Dantzariak erietxeko gela desberdinetan dantza erakustaldiak eskaintzen aritu ziren eta Juan Carlos Borras elkarteko kideak euskal eta argentinar kantuak eskaini zizkien nagusiei.

Urrundik Nagusiak Dantzariak 2010

 [Urrundikeko dantzariak eta ordezkariak ospitale aurrean]

urrundik Nagusiak Borras 2010

[Juan Carlos Borras gitarra jotzen eta nagusiei euskal eta argentinar kantu sorta eskaintzen]

Bisitaldia bukatu aurretik, gazteek barre eta umore ona nagusi izan zen lehiaketa batean epaile lana egin zuten: eguneko Erregina, Errege eta Printzesen aukeraketa.

Urrundik Nagusiak Errege 2010

[Urrundikeko bi dantzari eguneko errege izendapena jaso zuen nagusiarekin]

urrundik nausiak langileak 2010

[Urrundikeko kideak ospitaleko langile eta bolondresekin]

Urrundikeko Dantza taldeak zein Juan Carlos Borras bazkideak 'ohorezko bolondres' izendapena jaso zuten euren 'ekarpen eta etengabeko kolaborazioarengatik'.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia