euskal diaspora eta kultura
2010/09/16
PUBLIZITATEA
Parana, Argentina. Irailaren 4ea 'Immigranteen Egun Nazionala' da Argentinan, hala baitio 1949an plazaratutako Decreto del Poder Ejecutivo Nacional Nº 21.430 delakoak. Haren ondorioz, Argentina osoan ehundaka lekutan antolatzen dira immigrante jaiak, azokak eta elkarretaratzeak, herrialde osoan bizi diren eta Argentina eraikitzen lagundu duten gizatalde ezberdinen aipamena egin eta euren tradizioak gertuagotik ezagutzearren. Testuinguru horretan, Paranak urtero antolatzen duen folklore jaia antolatu du, aurten aurrexeago, irailaren lehenean.
Entre Rios probintzian oro har eta baita Paranan ere ugaria den euskal presentziaren ordezkari, Urrundik Euskal Etxeko dantza taldea aritu zen aipatu funtzioan; izan ere eurak eman zioten amaiera jaiari euskal dantza erakustaldi batekin, aurretik taularatuak ziren gizatalde alemaniar, arabiar, katalan, esloveniar, espainiar, asturiar, greziar, israeldar, italiar (kalabriar, friuliar, liguriar, marchetar, piamontetar, toskanar, veneziar) eta valaistarrek eginikoari amaiera egokia emanez.
"Argentinar Errepublika, eta nagusiki gure probintzia, bere sustraietan elikatu dute munduko leku urrun eta gordeenetatik heldu zaizkion immigranteek, elkarrekin eraikiz lan egin nahi izan duen gizon orori zabalik egon den herrialde bat, jatorria, arraza edo erlijioari erreparatu gabe", azaldu zuten antolatzaileek ekitaldirako deialdian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus