euskal diaspora eta kultura
2010/01/04
PUBLIZITATEA
Paraná, Argentina. Urrundik Euskal Etxearen baitan lanean ari den '¿Lo viste?' antzerki taldeak abenduaren 18an eskaini zuen emanaldia Paraná hiriburu entrerriostarreko emakumeentzako 6 zenbakidun Zigor Unitatean, probintzia osoan emakume espetxe bakarra den honetan. Ekitaldiarekin, Augusto Carballal-ek zuzentzen duen taldeak 2009ko emanaldiei amaiera egokia ipini nahi izan zien, espetxe horretako egoiliarrei une goxo batzuk eskaini eta taldeak urtean zehar daramaten lan ildoa eta aurrerapenak erakutsi nahian, adierazi du ohar batean euskal etxe paranatarrak.
Emanaldiaren ondotik, bisita ogi gozo eta turroiz hornitutako ekitaldi batekin amaitu zen, hau ere antzerki taldekoek ekarririk, eguberri giroko mahaiaren inguruan aktoreekin batera Urrundik-eko zuzendaritzakoak eseri zirelarik, hauek ere bisitako partaide. Egoiliarrek azken txalo bero batekin eskertu zuten emanaldia eta aktore gazte hauek bertan gauzatutako ekimena.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus