euskal diaspora eta kultura
2009/11/13
PUBLIZITATEA
Paraná, Argentina. Entre Rios-eko Triglav Esloveniar Erakundearen zazpigarren urteurrena ospatzeko, haimaketako bat egin zen erkideen artean ‘Paraná Itsas-klubean' aurreko larunbatean. Paraná-ko Urrundik Elkarte Euskaldunaren lehendakaria den Federico Borrás Alcain ospakizunera agertu zen, eta udalerriko komunitate euskaldunari, esloveniarrei eta beraien ondorengokoei, agur bero bat helarazi nahi izan zien hitz batzuekin.
Argentinan Esloveniako Embaxadore lanetan ibiltzen den Avgustin Vivod eta bere emazte Marianak, ez zuten hitzordura hutsik egin. Diplomadunak – aurretik ‘Ecos de Eslovenia’ irratsaioan elkarrizketatua izan zenak – hitzaldi hunkigarri bat eskaini zuen etorkin esloveniarrek Argentinan izan duten bizipenen inguruan.
Elkarte Esloveniarra, gaur egun, Carlos Savor ingeniariak zuzentzen du probintzian aurkitzen den Esloveniako Kontsulatuan – bere sorreratik Carlos César Bizai-ren eskuetan dagoena.
Errepublika Esloveniarrak independentzia 1991. urtean lortu zuen eta 2004. urte geroztik Europar Batasuneko kide da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus