euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urrundik-eko dantzariak euskaldunen ordezkari San Benitoko Immigranteen Azokan, Argentinako Entre Ríos-en

2009/09/18

Urrundik-eko dantzariak San Benitoko kaleetan
Urrundik-eko dantzariak San Benitoko kaleetan

PUBLIZITATEA

Paraná-ko Urrundik Euskal Elkarteko dantzari eta musikari entrerriostarrak partaide izan ziren joan den irailaren 6an, igandea, euskal gizataldeko ordezkari, euren probintzia bereko San Benito herrian, Immigrantearen Eguna dela-eta antolatutako ekitaldietan. Bosgarren edizioa bizi izan du aurten, Paraná hiriburu probintzialetik 12 bat kilometrotara kokatuta dagoen hiri honetako Gizataldeen festak. Euskal dantzariek kabalkadan parte hartu eta euskal dantzen emanaldi bat eskaini zuten. Elkarte bereko kide diren Juan Carlos Borras-ek eta Oscar Giles-ek, euren aldetik, gitarrak lagundurik folklore argentinarreko zenbait pieza jo zituzten.

San Benito, Argentina. Urrundik-ek ohar baten bidez plazaratu duenez, Paraná-ko euskal etxearen partaidetza irailaren 6an gauzatu zen, igandez, Paraná-ko departamentuaren barruan dagoen San Benito herrian, Paraná hiriburutik hamabi bat kilometrora.

Urrundik Euskal Etxeko dantza taldeak parte hartu zuen elkarretaratzean, hain zuzen ere, euskal folkloreko zenbait pieza eskainiz, publikoaren txaloen artean. Azpimarratu beharra dago etxeko txikien alaitasun eta gustua, halako itxura emanez plazaratu baitziren jende aurrera.

Urrundik elkartearen ordezkari baita ere, Juan Carlos Borras eta Oscar Giles aritu ziren kantari eta jole, Argentina eta Latinoamerika orokorreko kantu selekzio bat eskainiz. Festen antolaketa batzordeak biziki eskertu zion Urrundik-i bere partaidetza eta diplomak eman zizkion horren bermearen adierazle.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia