euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urrundik-eko dantzariak eta Joseba Gotzon kantari gonbidatua protagonista Paranako 2018ko Euskal Jaialdian

2018/10/24

Urrundik Elkarteko dantzariak 2018ko Dantzaldian, 3 de Febrero Antzokian
Urrundik Elkarteko dantzariak 2018ko Dantzaldian, 3 de Febrero Antzokian

PUBLIZITATEA

Parana, Argentina. Urriaren 7an egin da aurten, hirian dagoeneko klasiko bat den Paranako Euskal Dantza eta Musika Ikuskizuna, Urrundik elkartea antolatzaile, hiriko 3 de Febrero Antzokian.  Nobedadea ere bildu du aurtengo programak, Euskal Herritik etorritako gobidatuarekin, Argentinako euskal etxeetan –eta joan den irailean Mexikon– 'Desiraren Kaia' (El puerto del deseo) bere azken lan diskografikoa aurkeztera etorritako Joseba Gotzon kantariak ekitaldian kantatu baitzuen, bertako musikariek lagunduta.

Dantza alorrean, Ignacio Borrasek eta Dana Villanuevak zuzendutako 40 dantzarik honako dantzak taularatu zituzten: Makil Dantza, Bralea, Belautxingoa, Brokel Dantza, Zuberoako Maskarada, Zazpi Jauzi, Arku Dantza, Fandango eta Arin Arin. Kantuen alorrean, Joseba Gotzon aritu zen. Portugaleteko abeslariak Oscar Giles, Elisa Gigena eta Angel Giles musikari paranatarrekin jo zuen.

Jaialdiko argazki gehiago, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia