euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urrundik-eko antzerki tailerrak taularatutako 'Emakumeen bakarrizketak' izeneko emanaldiak txalo ugari jaso zituen

2007/03/01

Augusto Carballal zuzendaria euren estreineko emanaldia eskaini zuten lau aktore berriekin
Augusto Carballal zuzendaria euren estreineko emanaldia eskaini zuten lau aktore berriekin

PUBLIZITATEA

Argentinako Entre Ríos probintziako Urrundik Euskal Elkartean antzerkia nagusitu zen joan den ostegunean 'Emakumeen Bakarrizketak' emanaldia medio. Augusto Carballalek euskal etxean bertan zuzendu duen antzerki tailerreko Mireya Alcain, Silvia Barros, Marta Echagüe, Graciela Ramírez eta Susana Schiavoni aritu ziren oholtza gainean eta txalo zaparrada jaso zuten eskainitako lanagatik. Arrakasta ikusita ikastaro berri bat abian jarri du Urrundik-ek, martxoan bertan hastekotan.
Ekitaldiak, Augusto Carballal aktore eta antzerki zuzendaria Urrundik euskal etxean bertan eskaintzen ibili den tailerraren lana ezagutu nahi zuten lagun ugari bildu zituen. Antzezleen lagunak eta senitartekoak eta Euskal Elkarteko kide asko hurreratu ziren Euskal Etxearen egoitzara tailerkideen jardunaz gozatzeko. Emakumeei buruzko gaua izan zen, emakumeek antzeztutako bakarrizketak protagonista. Mireya Alcain, Silvia Barros, Marta Echagüe, Graciela Ramírez eta Susana Schiavon ikasleek tailerrean ikasitakoek publikoaren lehenengo onespena lortu zuten euren jendaurreko lehenengo eskarmentuan.

Estreineko aukera honetan Mireya Alcainek Gilberto Reyren La solterona histérica antzeztu zuen, Silvia Barriosek Lucía Laragionen El silencio de las tortugas, Marta Echagüek Alberto Borlaren La cascotona eta Susana Schiavonik Clara Carrerak idatzitako Cruces de sal. Euren lanak txalo zaparrada jaso zuen eta urte osoan egindako lanaren ordaina benetan gozoa aitortu zuten aktore gogotsu hauek.

Ekitaldian antzerki ikastaro berri bat abian jartzeko asmoa adierazi zuten Urrundik-ekoek. Ikastaro berri hau martxoan hasiko da eta euskal etxeko kideek zein publiko orokorrak parte hartu ahal izango du. Jarduera honetan aritu nahi dutenek arduradunekin hitz egin dezakete hurrengo telefono zenbakietan (0343) 4317676, 4225332 edo e-maila bidal dezakete hona.


Lotura interesgarriak

Paranako Urrundik Euskal Elkartea
www.urrundik.com.ar

Urrundik emakumezkoen monologoen lekuko izango da
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko otsailaren 20an

Urrundik Euskal Etxearen web orrialdeak lehen 2.000 bisitak gainditu ditu
EuskalKultura.com 2006ko irailaren 25ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia