euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren astean 2013ko 'Balda' eta 'del Río' Xare Txapelketak jokatuko dira Buenos Airesen eta La Platan

2013/10/15

Txapelketaren afixa
Txapelketaren afixa

PUBLIZITATEA

Urteak antolatu gabe egon eta gero, datorren astean, urriaren 21etik 25era, gazteentzako (22) 'Basilio Balda' eta Lehenengo Kategoriako 'Vicente del Río' Xare Txapelketak burutuko dira Argentinan. Kirol ekitaldia Buenos Aireseko Laurak Bat eta Gure Echea, eta La Platako Euzko Etxea elkarteek antolatu dute eta Argentinako Pilota Federazioaren eta Pilota Federazio Metropolitarraren babesa du. Europa eta Hego Amerikako 25 klubeko ordezkari biltzeaz gain, lehiaketaren baitan Euskal Pilota hobeto ezagutzeko ekintzen programa oparo bat ere burutuko da.

Buenos Aires, Argentina. “Pasa den mendeko 70ko hamarkadan izen handiko Vicente del Rio Xare jokalariaren familiak kopa bat eman zuen dohaintzan baldintza batekin: pilotariaren izena eramango zuen kopa, xare modalitateko lehiaketa batentzat izango zen. Buenos Aireseko Gure Echea eta Gimnasia y Esgrima klubek hartu zuten euren gain txapelketa horren antolakuntza eta denbora gutxian nazioarteko ekintza bihurtu zen.

Urteen poderioz, eta 22 urteko azpikategoriaren Munduko Txapelketen garapena kontuan hartuz, bigarren kopa bat sortzea erabaki zen, kirolari gazteei begira. Kopa honi beste pilotari ezagun baten izana jarri zitzaion: Basilio Balda. Azkenean, txapelketak Euskal Pilota Nazioarteko Federazioaren ardurapean geratu ziren”, azaltzen dute ekitaldiaren antolatzaileek Txapelketan web orrian (ikusi hemen) eta azpimarratzen dute: “Burutu gabe hamar urte pasa ondoren, berriro jokatuko dira txapelketak, eta Argentina izango da partiden egoitza”.

Txapelketen egitaraua

Biarritzen (1997an) eta Senperen (2003an) gauzatu ziren 'Balda' eta 'del Río' Xare Txapelketen azken edizioak. Hamar urte pasa eta gero euren jaioterrira itzuliko dira ‘kopak’ eta Argentinan jokatuko dira urriaren 21etik 25era, Uruguaiko Mercedes hirian egingo den Gazteen Munduko Txapelketaren ostean.

Partidak Buenos Aireseko Laurak Bat eta Gure Echea-ko instalazioetan izango dira eta baita La Platako Euzko Etxea-ko pilota lekuan ere. Lehiaketekin batera, gainera, Euskal Pilota gehiago eta hobe ezagutarazteko ekintzen programa bat garatuko da Laurak Bat-en. Jokaldiak eguerdi pasata hasiko dira; hona behin-behineko programa:

Astelehen 21ean
-Sailkapen partiduak Laurak Bat euskal etxean (Belgrano 1114)
-Inaugurazio ekitaldia, arratsaldeko 7:30etan, Laurak Bat euskal etxean (Belgrano 1114)

Astearte 22an eta Asteazken 23an
-Sailkapen partiduak, Gure Echea Klubean (Juan D. Peron 2143)

Ostegun 24an
-Final aurrekoak, La Platako Euzko Etxean (14 eta 58 kaletan)

Ostiral 25ean
-Brontzezko domina –hirugarren posturako partiduak eta finalak
-Agur Festa, Gure Echean

Aipatzekoa da norgehiagokarekin batera, beste ekintza batzuk proposatu direla astean zehar, tartean, Euskal Pilotari buruzko euskarazko hitzaldia, xareak eta larruzko pilotak egiten ikasteko tailerra, eta pilotari buruzko tailerra, FEVAk antolatuta. Aktibitate hauek Laurak Bat-en egingo dira.

Beste alde batetik, ekintzaren arduradunek jakinarazten dute erakunde antolatzaileek hartuko dituztela euren gain kirolarien ostatu eta otorduak eta tarifa bereziak eskaintzen dizkietela laguntzaileei. Informazio gehiago eskuratzeko, kontaktatzeko helbideak hauexek dira: rvelias@gmail.com (Roberto Elias) edota pabloubierna@hotmail.com (Pablo Ubierna)

Bukatzeko hona hemen bi txapelketetan parte hartuko duten jokalarien zerrenda:

Vicente del Río Txapelketa

Plazaola, Lekunberrikoa
Javier Gil Orradre - José Javier Larrea Vicente
Arcelus Echávarri –José Apezetxea Echeverria

Hardoytarrak, Angelukoa
Bruno Driolet – Cyprien Ducos
Olivier Pedouan - Philippe Pere

Biarritz Olympique, Biarritzekoa
Laurent Algalarrondo - Jéremy Etcheto

Aviron Bayonnais, Baionakoa
Nicolas Betachet - Benat Harosteguy
Adrien Chabay – Guillaume Lassale

USSPA, Donapaleukoa
Olivier Astabie – Steeve Gauchet

Pelote Ogeuloise, Ogeu-koa
Damien Becas -  Vincent Bernat

Biarritz Olympique, Biarritzekoa /PELOTE OGEULOISE
Theo Ransinangue – Jeremy Berot Lartigue

Urrunarrak, Urruñakoa
Julien Urchueguia – David Goytino
Bixente Perugorria - Romain Olhandeguy

Pilotari de Paris/Noizbait, Hazparnekoa
Flavien Douet - Nicolas Pasco-Berho
Yon Daiciart - Romain Boudet

Noizbait, Hazparnekoa
Olivier Laberdesque – Ramuntxo Borteyrou
Denis PETRISSANS - Franck Jaureguiberry 

Euzko Etxea, La Platakoa
Iñaki Gil Najera - Francisco Bozzolo

Gure Echea, Buenos Aireskoa
Miguel Coluccio - Santiago Gramajo

Basilio Balda Txapelketa

Plazaola, Lekunberrikoa
Ariz Carballo Ernaga – Joanes Arrosagaray Erburu

Endaiarrak, Hendaiakoa
Nicolas Sansebastian – Vincent Baudias

USSPA, Donapaleukoa
Mathieu Bordenave – Bixente etchebest
Sylvain Duboue – Damien Arbit

Noizbait, Hazparnekoa
Jon Larronde – Peio Larramendy

Euzko Etxea, La Platakoa
Andoni Echeverry – Mikel Gil Najera

Laurak Bat-Gure Echea, Buenos Aireskoa
Alan Correa – Nicolás Sanabria



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia