euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urratsak eman dituzte Afrikan kontinenteko lehenengo Euskal Etxea legeztatzeko: Ekuatore Gineako Euskal Etxea

2021/04/04

Ekuatore Gineako Euskal Etxearen logo eta Estatutuak
Ekuatore Gineako Euskal Etxearen logo eta Estatutuak

PUBLIZITATEA

Malabo, Ekuatore Ginea. Aste honetan aurkeztu dute legeztapen eskabidea, eta beste bi paper emendatu behar dituztela jakinarazi badiete ere, gauzatze bidean da eta pare bat hilabete barruan bururatzea espero dute Afrika osoko lehenengo euskal etxe ofiziala izango den Ekuatore Gineako Euskal Etxea legeztatzeko prozesua. Gaur bertan, Aberri Egunez, hurren emango dituzten pausoak erabakitzeko bilduko da talde eratzailea, eta mahai baten inguruan Euskal Herriaren alde topa egingo dute, gero emankor baten alde, eta, zalantzarik gabe, baita atzoko futbolaldia ere gogoan.

Euskal Etxea kultur elkarte gisa legeztatzeko bidea abiatu dute eta estatutuak joan den ostegunean aurkezten hasita, orain Kultura Ministerioaren eta Irlako gobernadorearen baimen bana eskuratze bidean dira eta horiekin, notarioaren aurretik azkenekoz pasatu ostean, eskabide tramiteak burutu eta legeztapena lortzearen zain geratuko dira, guztia ongi joanik, pare bat hilabetetan erdiesteko.

Gogora dezagun Gineako lege nortasuna lortu eta izaera legeztatua, hurrengo pausoa Eusko Jaurlaritzaren onarpena eskatzea dela, euskal etxeen erregistro orokorrean sartu --Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartzen du, ondoren EHAA buletinean argitaratzeko-- eta munduko gainerako euskal etxeek dituzten eskubide eta obligazio berekin nazioarteko euskal etxeen zirkuituko parte bilakatzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia