euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakariarekin bildu da Euskadin bisitan den Kolonbiako ordezkaritza, Caldaseko gobernadorea buru

2018/11/27

Ordezkaritza kolonbiarrarekin Lehendakaritzan Gasteizen
Ordezkaritza kolonbiarrarekin Lehendakaritzan Gasteizen

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Iñigo Urkullu lehendakariak, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzarekin batera, Lehendakaritzan errezibitu du azaroaren 29raino Euskadin, euskal errealitatea ezagutzearren bisitan den ordezkaritza kolonbiarra. Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiarako ordezkari Rafael Kutz gidari, bederatzi pertsona ospetsuk osatzen dute Learning Tour programaren laugarren edizioko parte antolatutako ekimen hau, Euskadi Basque Country 2020 Nazioartekotze Estrategiaren baitan.

Bederatzi dira ordezkaritza osatzen duten pertsonak, esan nahi baita Guido Echeverri Piedrahita, Caldasko gobernadorea; Jorge Eduardo Londoño Ulloa, Errepublikako senataria; Enrique Cabrales Baquero, Ganberaren ordezkaria Bogotatik; Erasmo Elías Zuleta, Ganberaren ordezkaria Cordobatik; Jorge Humberto Pelaez Piedrahita, Pontificia Universidad Javeriana-ko errektorea; Bruce Mac Master Rojas, Kolonbiako Enpresaburuen Elkarte Nazionaleko presidentea; Mónica de Greiff Lindo, Bogotako Merkataritza Ganberako presidentea; Ricardo Ávila, Portafolio ekonomia-egunkariko zuzendaria; eta Erika Fontalvo, kazetaria, Hoy por Hoy (Radio Caracol) eta Opina Bogota (Canal Capital) hedabideetan.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Gobernu-Kontseiluak astearte honetan eman dio oniritzia Kolonbian bakea finka dadin laguntzeko Nazio Batuekin elkarlanean jarduteko hitzarmenari, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak eta Kolonbiako NBEren Koordinatzaile Egoiliarraren Bulegoarekin (KEB) sinatzekoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia