euskal diaspora eta kultura
2014/02/03
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Lehendakaritzara bildu ziren ikasleak USACen (USAC, University Studies Abroad Consortium-Kanpoan Ikasteko Unibertsitate Partzuergoa) Bilbon eta Donostian dauzkan ordezkaritzetakoak ziren, Renoko bulego nagusitik etorritako USACeko Carmelo Urza arduradun nagusia buru. Harrera ekitaldian egindako hitzetan, Carmelo Urzak USACen historia aipatu zuen eta 1983an erakundea sortu zenetik euren bide hau erabiliz zazpi mila eta berrehundik gora ikasle ekarri dituztela esan zuen.
Urkullu lehendakariak bere aldetik abegiazko hitzak esan zizkien USACeko ikasle eta buruzagiei eta eurak garatzen duten lotura eta zubilanaren balioa azpimarratu zuen, ikasleak, atzera euren jaioterri eta estatuetara itzultzen direnean, bihotzean Euskadiren puska bat eraman izatea espero duela gehituz.
Ikasleek, bestalde, gutun bat eman zioten Urkulluri euskaraz idatzia, euren eta USACeko langileen izenean Eusko Jaurlaritzarengandik eta Euskal Herriko Unibertsitatearengandik jasotako laguntza eta lankidetza eskertuz.
Hitzaldien stean, ikasleak, ez zuten lehendakariarekin argazkiak egiteko aukera batere alperrik galtzen utzi nahi izan, eta hala egin zuten euren telefono mugikor kameradun ugariekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus