euskal diaspora eta kultura
2014/06/02
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Iñigo Urkullu lehendakariak joan den ostiralean errezibitu ditu Gasteizko Lehendakaritzan hiriburu frantseseko Gernika abesbatzako kideak eta hauen anfitrioi den San Viator talde gasteiztarreko arduradunak.
Jaurlaritzako Irekiaren bideoak harrera-ekitaldia erakusten du eta eta Lehendakariaren harrera, haren ongi-etorri eta esker-emate hitzen baitan.
Lehendakariaren ondotik abesbatza paristarrak ere hitza hartu du eskerrik emateko eta azaldu du korala 1932an sortu zela Pariseko Euskal Etxean eta 1937an, Gernikako sarraskiaren ostean Gernika izena hartzea erabaki zutela.
Ekitaldia, eta bideoa, partaide guztiak Agur Jaunak kantatzen bukatzen da.
-Pariseko Gernika abesbatza: www.gernika.fr
-Gasteizko Gurasoak-San Viator: www.coralgurasoak-sanviator.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus