euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakariak harrera egin zien Gaztemundu 2013 programako 15 partehartzaileei

2013/09/04

Urkullu Lehendakaria, bere emaztea, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza, eta Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Gaztemunduko partaideak agurtzen atzo Gasteizen (argazkia Irekia)
Urkullu Lehendakaria, bere emaztea, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza, eta Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Gaztemunduko partaideak agurtzen atzo Gasteizen (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Gaztemundu programan parte hartzen ari diren euskal etxeetako 15 lagunek klaseetan eten bat egin zuten atzo arratsaldean eta Urkullu Lehendakariarekin bildu ziren Gasteizen. Harrera ekitaldia Lehendakaritzaren egoitzan egin zen eta bertan izan ziren ere Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Lehendakariak eskatu die euskal jatorriko gazte argentinarrei, txiletarrei eta iparramerikarrei aukera "bikain" hau aprobetxa dezatela, eta Euskadirentzat ere aukera aberasgarria dela gaineratu zuen.

Vitoria-Gasteiz. Aurtengo Gaztemundu programan Argentina, Txile eta AEBetako euskal etxeetako 15 lagun ari dira parte hartzen. Musikariak dira denak eta euskal musika tresna tradizionaletan sakonduko dute ikastaro honetan, datorren irailaren 14a bitartean. Etxera bueltatzen direnean ezagutza horiek zabaldu eta musikari berriak trebatzen lagunduko dute.

Astelehenean bertan abiatu zen Gaztemundu 2013 eta atzo arratsaldean ikasleek eskola eta musika lantegietan etenaldia egin eta Gasteizen izan ziren, Urkullu lehendakariarekin. Harrera ekitaldian izan ziren ere Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, eta Lehendakariaren emaztea.

Urkulluk euskal etxeen lana azpimarratu zuen eta Euskadik ez dituela ahazten adierazi zuen. Euskadi kultura globalaren parte dela esan zuen lehendakariak, baina aldi berean euskaldunek "aniztasuna defendatzeko" eta "gertukoena" gordetzeko eta garatzeko grina dutela esan zuen. Gazteei euskal kulturari mundu zabalean bere lekua eskuratzen laguntzeko erronkan parte hartzeko gonbitea egin zien Urkulluk.

Gaztemundu 2013 programako partehartzaileak honakoak dira:

ARGENTINA

-Juan Manuel Hiriart - Denak Bat EE, Mar del Plata
-Aitor Hormaechea - Denak Bat EE, Mar del Plata
-Facundo Lamenza - Euzko Etxea EE, Necochea
-Martina Saa - Euzkal Etxea EE, San Nicolás
-Ignacio Baña - Laurak Bat EE, Buenos Aires
-José María Gutiérrez - Laurak Bat EE, Buenos Aires
-Ignacio Esquiroz - Euskaltzaleak, Buenos Aires
-Agustín Alonso - Gerora, Cordobako Euskal Kultura Elkartea
-Franco Seghesso - Gerora, Cordobako Euskal Kultura Elkartea
-Fernando Zabalza - Gerora, Cordobako Euskal Kultura Elkartea
-Cynthia Vanesa Sánchez - Gure Ametza EE, Río Cuarto

ESTATU BATUAK

-Miren Azpitarte - Euzkaldunak Boise Basque Center, ID
-Pilar Shortsleeve - Basque Club of Utah, SLC , UT

TXILE

-Raimundo Riquelme - Colectividad Vasca de Chile EE, Santiago
-Aitor Xabier Riquelme - Colectividad Vasca de Chile EE, Santiago



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia