Vitoria-Gasteiz. Iñigo Urkullu lehendakaria online bilduko da gaur asteartea, ekainaren 23an, topaketa birtuala eginez munduko euskal etxe eta euskal gizataldeen ordezkariekin. Elkarretaratzea Euskal Herriko arratsaldean, 17:00etan gauzatuko da. Jaurlaritzak ohar batean adierazi duenez, "Iñigo Urkullu lehendakariak topaketa birtuala izango du munduko euskal etxeekin, COVID-19ren aurrean izandako esperientziak partekatzeko".
Topaketa zuzenean jarraitu ahal izango da Eusko Jaurlaritzaren Irekia atalean eta euskaletxeak.eus-ko Facebook-en.
PROGRAMA
Bilera Zoom plataforma bitartez egingo da eta helburu nagusia COVID-19ren aurrean izandako jarrerak eta eragozpenak elkarbanatzea da. Bileran 16 herrialdetako 70 Euskal Etxetako ordezkarik parte hartuko dute eta streaming bitartez jarraitu ahal izango da Irekia.eus plataforman eta euskaletxeak.eus-eko Facebookeko profilean.
- 16:30etan Konexioa gonbidatu guztiekin
- 16:55ean: Harrera Lehendakariari: Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; Gorka Álvarez Aranburu, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.
- 17:00etan: Marian Elorzak bileraren aurkezpena egingo du: helburua eta parte-hartzaileak
- 17:10etan: Lehendakariaren hitzak
- 17:20etan: Ordezkarien interbentzioak, hemen ere, interakzioa egon daiteke. Arantxa Anitua, Aholku Batzorkidea, FEVAko eta Laurak Bateko presidentea; Unai Lauzirika, Aholku Batzordekidea; Kate Camino, NABOko ordezkaria; Juan Pedro Arin, FIVUko ordezkaria
- 17:40ean: Gainontzekoen interbentzio motzak eta eztabaida.
- 18:00ean: Lehendakariaren azken hitzak eta itxiera
Hasiera orduak: Euskal Herriko eta europar kontinenteko 17: 00etan; Argentinako eguerdiko 12:00etan; Venezuela eta New Yorkeko goizeko 11:00etan; Mexiko Hiriko goizeko 10:00etan; Kaliforniako goizeko 8:00etan)