euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakaria Galesera bidaiatuko da uztailaren 11-12an, CAFek bertan daukan faktoria bisitatuz besteak beste

2018/07/03

Urkullu Boisen, bertako euskal komunitateari mintzatzen, 2015ean Estatu Batuetara egin zuen bidaiaren baitan (arg. EuskalKultura.com)
Urkullu Boisen, bertako euskal komunitateari mintzatzen, 2015ean Estatu Batuetara egin zuen bidaiaren baitan (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Iñigo Urkullu Lehendakaria Galesera bidaiatuko da uztailaren 11tik 12ra, izaera ekonomiko, instituzional eta enpresaria duen ostera batean. Lehendakaria Carwyn Jones Galesko ministro nagusiarekin batuko da, lankidetza memoranduma sinatuko dute, eta CAF enpresak Newport-en dituen instalazio berriak bisitatuko ditu. Euskadi-Basque Country esparru estrategikoak 'eskualde estrategiko'tzat jotzen duen herrialdea da Gales. Bertako ordezkaritza batek duela gutxi bisitatua du Euskal Herria.

Lehendakariarekin batera doaz Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Javier Zarraonandia Industriako sailburuordea, Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria eta Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko zuzendaria.

Urkullu, Carwyn Jones Galesko ministro nagusiarekin batuko da, eta lankidetza memoranduma sinatuko dute; horren bidez, zenbait gairi helduko zaie, besteak beste, industria, berrikuntza, mugikortasuneko eta garraioko azpiegiturak, gizarte-politikak eta familia-kontziliazioko politikak eta fiskalitatea. Lehendakariak topaketa izango du baita ere Elin Jones Galesko Biltzarreko presidentearekin eta Biltzar horretako kideekin batuko da.

Nabarmendu behar da Brexiten ondorio gisa Erresuma Batua 2019ko martxoaren 30ean Europar Batasuneko kide izateari utziko diola aurreikusten dela eta, ondorioz, Gales ere erkidego-bloketik kanpo geratuko dela. Eusko Jaurlaritzak 2017ko apirilean Brexiten Segimendu Batzordea eratu zuen, honen lana kontrako eraginei aurrea hartzea eta egoera berri horretan aukera berriak bilatzea izanik. Geroztik SPRIk Londresen merkataritza-bulegoa ireki du eta Erresuma Batuan dauden euskal enpresentzako laguntza-gune izateaz gainera, gai horren inguruan izan ditzaketen zalantzei erantzuten die. Eusko Jaurlaritzaren ustetan beharrezkoa da Euskal interesak defendatzea Brexit-az gain eta helburu honi heltzeko Galesekin harremana estutuko da, adierazi dute exekutibotik.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia