Tokio, Japonia. Eusko Jaurlaritzako Urkullu lehendakaria Japonian da, euskal ordezkaritza bateko buru, bi herrialdeon arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatzea xede duen bidaia instituzional batean, Euskadi Japan 2023 ekimeneko parte. Hainbat ekitaldi, bilera eta saio programatu dira egunotan beste hainbeste alorretan, hala nola ekonomia, kultura, kirola, gastronomia, turismoa... guztiaren lagun izango dutela, gainera, japoniar herritarrei eta interesatu orori zuzendua, bihar Tokio Handian hasiko den "Basque Week” programa zabala.
Bisita eta planteamentuek indar berezia ari dira ezartzen euskal eta japoniar kultura eta ekimoldeen artean dauden parekotasunetan. Japonian azken urteetan ezagunagoa egiten ari dira Euskal Herria eta euskal kultura, euskal etxe bat bada herrialdean, euskal futbol taldeen peñak badira, euskal enpresak, euskara ikasi duten japoniarrak, euskal kultura irakasten da, liburuak argitaratzen dira, eta gastronomian, esaterako, gero eta zale gehiago dauzkate han hemengo eta hemen hango jatetxe eta sukaldaritzek. Euskal Herrian ere, haziz doa Japoniarekiko interesa hainbat arlotan. Horien berri topa daiteke, Euskadi Japonia 2023 programan.
Euskara ikasle japoniarrekin hizketan
Urkulluk Japonian lurra hartuta izan duen lehenengo bilkura Tokyo University of Foreign Studies-eko (TUFS - Tokioko Atzerriko Hizkuntzen Unibertsitatea) errektorearekin izan da, Kayoko Hayashi andrearekin, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Kanpo Harremanetarako zuzendari Conchi Quintana lagun. Lehendakariak Kirmen Uriberen 'Abangoardia maite duen antzinako herria' liburuaren ale bat oparitu dio errektoreari, japonierazko bertsioan. 'Etxepare Euskal Institutuak eta EHUk loturak dauzkate unibertsitatean eta euskara eta euskal kultura bertan irakasten diren hizkuntza eta gaien artean daude.
Urkulluk, izan ere, aukera izan du TUFSen ematen diren euskara klaseetako bat bisitatu, eta euskara irakaslea izatearekin batera Tokioko Euskal Etxeko lehendakaria ere baden Gari Ortigosa konplize zuela, ikasleen galdetegiari erantzuteko. Hogeita hamarretik dezente gora ziren ikasle japoniarrek aukera baliatu dute, batzuk euskaraz euren burua aurkezteko eta galdetzeko Euskal Herriaz, euskal kulturaz, hizkuntz ereduez eta bere iritziez hasi berria duen bisitan, baita besteak beste futbolaz ere, Athletic-ez, Eealeko jokalari Take Kubo japoniarraz edota sukaldaritzaz, lehendakariari aitorrarazi arte bakailaoa pil-pil erara dela gehien maite duen euskal platera.
- Euskadi Japonia 2023 programa (japonieraz)
- Basque Week (japonieraz, baita euskaraz eta gaztelaniaz ere)
TOKYO BASQUE WEEK
Urriaren 13a, ostirala 金曜日
18:30 / 19:30 – Basque Week 2023aren inaugurazio kontzertua | Oreka TX, Kukai eta Ki & Ki taldeek Japoniako eta Euskadiko kulturak uztartuko dituzte. – Toshima Civic Center | Erreserbatu zure plaza
Urriaren 14a, larunbata 土曜日
11:00 / 11:30 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
11:30 / 12:30 Gilda pintxo tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
12:30 / 13:30 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
12:30 / 13:30 Kirol tradizionalen erakustaldia – Global Ring agertokia
13:30 / 14:30 Pikillo piperra eta hegaluze tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
14:00 / 15:00 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
14:00 / 15:00 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
15:00 / 16:00 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
16:00 / 17:00 Euskal gazta-tarta tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
16:00 / 17:00 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
17:00 / 18:00 Kirol tradizionalen erakustaldia – Global Ring agertokia
18:00 / 19:00 Txakolin ardo & sagardo tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
19:00 / 20:00 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
19:00 / 20:00 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
Urriaren 15a, igandea 日曜日
11:00 / 12:00 Pikillo piper eta hegaluze tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
11:30 / 12:30 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
12:30 / 13:30 Kirol tradizionalen erakustaldia – Global Ring agertokia | Erreserbatu zure plaza
12:30 / 13:30 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
13:30 / 14:30 Gilda pintxo tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
14:30 / 15:30 Kirol tradizionalen erakustaldia – Global Ring agertokia
14:30 / 15:30 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
15:30 / 16:30 Txakolin ardo & sagardo tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
16:00 / 17:00 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
16:30 / 17:00 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
17:00 / 18:00 Euskal gazta-tarta tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
17:30 / 18:30 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
18:00 / 19:00 Kirol tradizionalen erakustaldia – Global Ring agertokia
19:00 / 20:00 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
19:30 / 20:30 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
Urriaren 16a, astelehena 月曜日
12:00 / 13:00 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
13:00 / 14:00 Kirol tradizionalen erakustaldia – Global Ring agertokia| Erreserbatu zure plaza
14:00 / 15:00 Euskal gazta-tarta tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
14:00 / 14:30 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
15:00 / 16:00 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
15:00 / 16:00 Musika emankizuna– Global Ring agertokia
16:00 / 17:00 Gilda pintxo tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
16:30 / 17:00 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
17:00 / 18:00 Kirol tradizionalen erakustaldia – Global Ring agertokia
18:00 / 19:00 Pikillo piper eta hegaluze tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
18:30 / 19:00 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
18:30 / 19:30 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
19:00 / 20:00 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
19:30 / 20:30 Txakolin ardo & sagardo tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
Urriaren 17a, asteartea 火曜日
12:00 / 13:00 Kirol tradizionalen erakustaldia – Global Ring agertokia | Erreserbatu zure plaza
13:00 / 13:30 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
13:30 / 14:30 Gilda pintxo tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
13:30 / 14:30 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
14:30 / 15:30 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
15:30 / 16:30 Pikillo piper eta hegaluze tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
15:30 / 16:00 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
16:30 / 17:30 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
17:00 / 18:00 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
17:30 / 18:30 Euskal gazta-tarta tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
18:30 / 19:30 Kirol tradizionalen erakustaldia – Global Ring agertokia
18:30 / 19:00 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
19:30 / 20:30 Txakolin ardo & sagardo tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
19:30 / 20:30 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
Urriaren 18a, asteazkena 水曜日
12:00 / 13:00 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
12:30 / 13:30 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
13:30 / 14:30 Euskal gazta-tarta tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
13:30 / 14:30 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
14:30 / 15:30 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
15:00 / 16:00 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
15:30 / 16:30 Kirol tradizionalen tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
16:30 / 17:30 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
17:00 / 18:00 Kirol tradizionalen erakustaldia – Global Ring agertokia
17:30 / 18:30 Pikillo piper eta hegaluze tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
18:30 / 19:30 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
19:00 / 20:00 Txakolin ardo & sagardo tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
19:30 / 20:30 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
Urriaren 19a, osteguna 木曜日
12:00 / 13:00 Pikillo piper eta hegaluze tailerra - Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
13:00 / 14:00 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
13:30 / 14:30 Musika emankizuna- Global Ring agertokia
14:00 / 15:00 Gilda pintxo tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
14:30 / 15:30 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
15:30 / 16:30 Musika emankizuna – Global Ring agertokia
16:00 / 17:00 Txakolin ardo & sagardo tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
16:30 / 17:30 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
17:00 / 18:00 Kirol tradizionalen tailerra – Kirol tradizionalen karpa | Erreserbatu zure plaza
17:30 / 18:30 Musika emankizuna - Global Ring agertokia
17:30 / 18:30 Euskal gazta-tarta tailerra – Gastronomia-karpa | Erreserbatu zure plaza
19:00 / 19:30 Musika tailerra – Kultura-karpa | Erreserbatu zure plaza
19:00 / 20:00 Kirol tradizionalen erakustaldia – Global Ring agertokia
20:00 / 20:30 Musika emankizuna – Global Ring agertokia