Data berezi hauetan gaude eta Urte Berria ere hemen da eta urtero sasoi honetan bezala, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuako buruek agiantza oneko mezuak atera dituzte, idatzian zein bideo moduan kaleratuak. Artikulu honetara aipatu bi gobernuburuen mezuak bildu ditugu, bideoan, hasteko. Ez zaigu Iparraldeko Euskal Elkargoko lehendakari Jean Rene Etchegarayren pareko mezurik iritsi eta geuk ere ez dugu topatu.
Donostia-San Sebastian. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren kasuan, euskal gizarteari zuzendu zaio aste honetan Gasteizen, Lehendakaritzan eginiko ohiko Eguberri sasoiko ekitaldian, euskal gizarteko hainbat sektoretako ordezkariak aurrean. Urte Berriko mezua ere plazaratuko du, baina segidan bildu dugun bideoa, gobernu osoa aurrean zuela eta euskal ordezkari ekonomiko, sozial, kultural, politiko eta abarreko ordezkariei zuzendutako Gabon mezua da, euskara eta gaztelania tartekatuta. Auzolanaren garrantzia aipatu du.
Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek ere balantzea egin du eta nafar gizarteari zuzendu zaio Urte Berriko mezuan, kasu honetan ere elebiduna izan den hitzaldian.
Hauek dira bi agintarion hitzaldien testuak, Uxue Barkosena, eta Iñigo Urkullurena.
Urkullu lehendakariak, bere aldetik, mezu eta gutun berezi bat zuzendu dio munduan barreiatutako Diasporari. Hona mezu horren lau bertsioak:
-Urkullu lehendakariaren Gabon mezua Diasporari, euskaraz
-Urkullu lehendakariaren Gabon mezua Diasporari, gaztelaniaz
-Urkullu lehendakariaren Gabon mezua Diasporari, frantsesez
-Urkullu lehendakariaren Gabon mezua Diasporari, ingelesez