euskal diaspora eta kultura
2009/12/03
PUBLIZITATEA
Guadalajara, Mexiko. Joan den azaroaren 28tik eta abenduaren 6ra arte, Guadalajarako Liburu Azoka ospetsuaren 20. edizioa dabil martxan Jaliscoko hiriburuan. Bertara Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu den Blanca Urgell gerturatu da euskal liburugintzaren jarrera eta argitaratzaileen kezken inguruan gehiago jakiteko helburuarekin. Frankfurt eta Madrilekoetan egon ondoren, egungo gobernuko Kultura-Saila mundu mailako liburu azoka garrantzitsuenetan egona da.
Jaurlaritzako Antonio Rivero Kultura sailburuordea lagun ari da Blanca Urgell, eta bere egonaldian Mexikoko Euskadiko Ordezkaritza bisitatu eta aldi berean Mexiko DFko Euskal Etxeko lehendakariarekin, jatorri baztandarreko Miguel Larreguirekin, biltzeko baliatuko du aukera, baita ere Euskara eta Euskal Kultura lekoretzak ematen diren unibertsitate mexikarretako ordezkariekin batzeko. Espainiako enbaxadari Carmelo Angulo bilbotarrarekin, eta Jaliscoko Gobernuko Kultura idazkari Jesus Alejandro Craviotorekin ere elkarrizketatuko da sailburua.
Ekimen garrantzitsua
Espainolezko eremuko munduko azoka garrantsitsuena da Guadalajarakoa --Buenos Aireskoa da bigarren-- eta aurten liburuaren 17.000 bat profesionalen partaidetza izango duela iragarri da. Euskal Herritik, honako argitaletxeak bertaratu dira:
-Nafarroako Unibertsitatea, Edizioak - EUNSA
-Euskal Herriko Unibertsitatea
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus