euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urepelen gaur eta bihar eginen den Xalbador Egunak 'Xalbador eta Diaspora' hartu du aurtengo gaitzat

2007/10/13

Xalbador eta Uztapide 1967-06-11ean Donostian garaikurrak eskuetan (arg. Xalbador.org)
Xalbador eta Uztapide 1967-06-11ean Donostian garaikurrak eskuetan (arg. Xalbador.org)

PUBLIZITATEA

Bihar Urepele herri baxenabartarrean eginen den Xalbador Egunak gaur izanen du hastapena, afaria antolatu baita Urepelen berean, lagun artean bildu eta herriko eta inguruetako istorio zaharrak berreskuratu eta partekatzeko. Bestenaz, Xalbador Eguna bihar hasiko da, ohiko mezarekin. Ondotik mahai ingurua bitartekotuko du Xabier Euzkitzek, aurtengo gaia den 'Xalbador eta Diaspora' gaiari buruz, besteak beste Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendaria partaide. Irakur ondoko lerroetan egitarau osoa.
Deiadarra elkarteak antolaturik, iritsi da aurten ere Xalbador Egunaren asteburua, edizio honetan 'Xalbador eta Diaspora' gaitzat harturik. Egun handia bihar igandea izango bada ere, gaur larunbat gauez lagun arteko afaria eratu da Urepelen. 'Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, Urepelen ohitura handia zegoen istorio zaharrak kondatzeko lagun artean. Eta afari honetan ohitura hau berreskuratzen saiatuko gara, adierazi dute antolatzaileek. Lafitte ostatuan izanen da, iluntzeko zortzietarik goiti.


XALBADOR EGUNEKO EGITARAUA

-10:30etan: Meza Nagusia

-10:30etan: Urepelen gaindi ibilbide motx bat, herria ezagutzeko

-11:30etan: Mahai ingurua, aurtengo ediziokoko gaia --'Xalbador eta Diaspora'-- hizpide. Gaiaz mintzatzeko, Xabier Euzkitze aurkezle, heldu dira Joxe Mallea-Olaetxe (Nevadako Unibertsitatetik), Jesus Goñi (Reno-Nevadako bertsularia), Manuel Basabe (Elko-Nevadako bertsularia), Joseba Etxarri (EuskalKultura.com-eko zuzendaria), Benoit Etcheverry (EuskoSare-ko Iparraldeko arduraduna) eta Mikel Berekoetxea (Diasporan, Chino-Kalifornian bizi izandako nafarra).

-13:00: Aperitifa herriko plazan, Baigorriko Arrola dantza taldearekin eta trikitilariek ederturik

-13:30: Bazkaria, Xendarineko ahizpek eta Aire ahizpek alaiturik

-15:30: Potxin eta Patxin pailazoak, Haurren Txokoa alaituko dute eta Urepeleko eskolako haurrek, Xalbadorri buruzko marrazki erakusketa bat antolatuko dute; Erakusketa egun osoan zabalik izanen da

-15:30: Bertso saioa, Manuel Basabe (Elko-Nevada), Jesus Goni (Reno-Nevada), Andoni Egaña, Txomin Garmendia eta Sustrai Colina bertsolariekin. Gaiemaile: Joxe Mari Iriondo

-17:00: Bertso-paper lehiaketaren emaitza eta sari ematea, gazteen eta helduen sailetan

-17:30: Erromeria trikitilariekin


Lotura interesgarriak

Xalbador Eguna eta Deiadarra Elkarte antolatzailea
www.xalbador.org

Xalbadorren berri, interneteko entziklopedia askean
Wikipedian, Xalbador, Ferdinand Aire Etxart

Xalbadorren ahaide euskalamerikarrak eleberria idatzi
2007ko maiatzaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Mixel Xalbadorri elkarrizketa Kaliforniako artzain garaiaz
2007ko otsailaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana

Xalbador Egunaren duela bi urteko edizioa
2005eko urriaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana

Ferranddo Aire bertsolari handiaren urtebetetzearen karietara
2005eko ekainaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana

Odolaren Mintzoa berrargitaratu da
2004ko urriaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia