Rosario, Argentina. 'Rosariotik Mundura’ izeneko aldizkari digitala Rosarioko Unibertsitate Nazionaleko (UNR) Euskal Katedraren proiektu bat da. Hiriko Zazpirak Bat Euskal Etxeak eta UNRek 2013an sinatutako akordioari esker ematen dira Unibertsitatean euskara eta euskal kultura klaseak eta ‘Rosariotik Mundura’ aurtengo ikasturteko lanaren emaitza da. Aldizkaria Begoña Tisera irakasle sannicolastarraren ardurapean egin dute, euskara eskolekin batera UNR-n euren gradu ikasketak ere egiten ari diren ikasleek.
Hona ‘Rosariotik Mundura’ren lehenengo zenbakiak dakartzan artikuluak (gaztelaniaz daude):
-Liliana Leivaren "Euskaldunak eta balearen ehiza"
-Lidia Merasen "Euskal tipografia"
-Antonela Giglioniren "Elebitasuna eta Diglosia Euskal Herrian"
-María Larrazaren "Euskal Kultura: Euskal rocka 80 hamarkadako adierazpen politiko gisa”
-Pilar Jaureguialzoren "Euskal Herria eta nazio sentimendua"
-Solange Albisturriaren "Paleolitoko labar-artea Euskal Herrian: Altxerri, Ekain, Santimamiñe".
Aldizkariaren aurreneko zenbaki honen hitzaurrea, edizio lana eta diseinua Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide den Ignacio Lardizabalek egin ditu. UNRko Euskal Katedraren aldizkariaren estreinuko zenbakia abenduaren 3an sareratu zuten. Proiektuko arduradunek azpimarratu diote EuskalKultura.eus-i euren asmoa, urtero, Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera plazaratzea dela, ENEri atxikimendua adierazteko.
-‘Rosariotik Mundura’ aldizkaria hemen irakur daiteke