euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Unibertsitateko 611 ikasle eta 14 departamendu lankide Boiseko 'Basque Studies Minor'en

2013/07/24

'Boga' du izena BSUk datorren urrian kaleratuko duen Euskal Ikasketen berripaperak. Aurretik SBSAren 'Journal'ek egiten zuen lana betez, ingelesezko euskal unibertsitate-foro berria izango da.
'Boga' du izena BSUk datorren urrian kaleratuko duen Euskal Ikasketen berripaperak. Aurretik SBSAren 'Journal'ek egiten zuen lana betez, ingelesezko euskal unibertsitate-foro berria izango da.

PUBLIZITATEA

Bizi-bizi eta osasuntsu dabil Boisen, bertako Boise State University (BSU) unibertsitateko 'Basque Studies Minor' delakoa. Izan ere, unibertsitatetik heldu zaizkigun datuek diotenez, 611 ikasle izan dira 2012-2013 ikasturtean 'Basque Studies Minor'ek eskaintzen dituen euskal ikastaroetara hurbildu direnak; eta azpimarratzekoa, BSUko euskal adar honek unibertsitateko hamalau departamenturekin lankide eskaini dituela ikastarook, bertako zuzendari Nere Lete irakasleak EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

Boise, Estatu Batuak. 2012-2013 ikasturtean, 611 ikasle hurbildu dira "Basque Studies Minor"ak eskaintzen dituen eskoletara Boise State Unibersity-n (BSU). Kopurua esanguratsua izateaz gain, antolatutakoaren kalitatea eta eskainitako eskola eta ikastaroen maila ere gogoan hartzeko modukoa da. Nere Lete irakasleak, 'Basque Studies Minor'eko zuzendari denak, azaltzen duenez, ematen dituzten "eskolak 14 departamendurekin gurutzatu ditugu euskal sarea unibertsitate osora zabalduz". 

Izan ere, eskolak eman diren arlo eta gaietako bakoitza unibertsitateko arlo horretako aditu eta departamenduekin lankide eskaintzen saiatu dira. Hala nola, euskal ekonomiaz eskaintza egin dutenean, Ekonomia Departamenduarekin lankide antolatu nahi izan dute; euskal historia tratatu dutenean, Historiakoarekin edo euskara izan denean ikasgai, Hizkuntza departamendua lotu dute ikastarora.

Orotara, hamalau izan dira lankide izan dituzten departamenduak, honakoak: Basque, Basque Studies, Anthropology, History, Sociology, Economics, International Business, Gender Studies, Kinesiology, Theater, English, Foreign Language, Spanish eta Political Science (Euskara, Euskal Ikasketak, Antropologia, Historia, Soziologia, Ekonomia, Nazioarteko Tratuak, Genero Ikasketak, Kinesiologia, Antzerkia, Ingelesa, Atzerriko Hizkuntzak, Espainiera eta Zientzia Politikoak). Nere Letek emendatzen duenez, departamendu gehiago biltzekotan dira eta "etorkizunean gure ikastaroak aipatutako departamenduez gain, Geography, Honors College eta Environmental Studies-ekin ere gurutzatzeko asmoa dugu", diosku.

"Ikus daitekeen bezala 'Basque Studies Minor'ak BSUn osasuntsu eta indartsu dirau", baieztatu du duela hogei urtetik gora Boisen bizi den filologo eta irakasle errenteriarrak.

-http://sspa.boisestate.edu/basquestudies



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia