Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak berak aurrera jarraitzen du lanean, baina munduko unibertsitateetan dauzkan irakurletzak, unibertsitateek Coronabirusaren krisiagatik ateak itxi dituztenez, planteatutako ekintzak nola gauzatu pentsatzen ari dira, eta baliteke posible den lekuetan saioak online bidez egitea edota irailera bitarteko saioak bertan behera uztea, adierazi dute ohar baten bidez. Katedren kasuan, hainbat sasoi honetan ziren gauzatzekoak eta egoerak bertan behera uztera edota atzeratzera behartu ditu.
Honela, martxo amaieran hastekoa zen Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedra, 2021era atzeratuko dute; garai bererako pogramatutako Boiseko BSU Unibertsitateko Eloise Garmendia Katedra ere, momentuz, bertan behera utzi eta harekin zer egin eztabaidatzen ari dira; eta Jean Haritschelhar Katedrak apirilaren 6rako zehaztua zuen Bordeleko ekitaldia, datarik gabe atzeratuta geratu d; Baionan maiatzaren 7rako programatutako ekitaldiarekin zer egingo den ez da erabaki oraindik.