euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Unibertsitateak Euskadin (EHU) eta Argentinan (UBA) akordioa berritu dute etorkizun iraunkorrago batean lankide

2024/11/25

Buenos Airesko Unibertsitateko Kalitatea Sustatzeko Unitatearen egoitzan egindako bilera. Ezk. esk., Nekane Castillo, Elenita de Zavaleta, Jorge García, Estibaliz Sáez de Cámara eta Marcelo Míguez, UBAko Errektoregoaren Kalitaterako Unitateko koordinatzai
Buenos Airesko Unibertsitateko Kalitatea Sustatzeko Unitatearen egoitzan egindako bilera. Ezk. esk., Nekane Castillo, Elenita de Zavaleta, Jorge García, Estibaliz Sáez de Cámara eta Marcelo Míguez, UBAko Errektoregoaren Kalitaterako Unitateko koordinatzai

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Duela zortzi urte, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Iraunkortasuneko Zuzendaritza sortu zen, garapen iraunkorraren eta iraunkortasunaren kontzeptua ikasle guztien ikaskuntza-prozesuan integratzen saiatzeko, bai eta ikerketan ere, mendeko erronka handiei erantzutera eta ezagutzaren transferentziara bideratuta. Espainiako Estatuko lehen unibertsitatea izan zen, eta Europako lehenengoetakoa. Duela egun gutxi, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Buenos Airesko Unibertsitateak (UBA) esparru-hitzarmen bat berritu dute gai hauen inguruan batera lan egiteko.

Estibaliz Sáez de Camarak, Iraunkortasuneko zuzendariak, eta Nekane Castillok, Ingurumeneko teknikariak, EHUko Iraukortasuneko Bulegoko lantaldea osatzen dute. Azaroaren 11ko astean Buenos Aireseraino heldu, eta hainbat bilera egin eta eskolak eta hitzaldiak eman zituzten. Harrera beroa jaso zuten Buenos Airesko Unibertsitatean, eta Kalitatea Sustatzeko Unitatearekin, Ingeniaritza Fakultateko dekano-taldearekin eta UBA Berdearekin bildu ziren. Halaber, Ingeniaritza Fakultatearekiko mugikortasun-hitzarmena berritu denez, eta Europar Batasuneko Erasmus AL (Latinoamerika) beka-programari esker, UBAko 10 ikaslek Euskal Herrian egin ahal izango dituzte ikasketak, eta EHUko 10 ikaslek Buenos Airesko Unibertsitatean.

 
“Konpromisoak plan operatibo nola bihurtu. Euskal Herriko Unibertsitatearen esperientzia”, UBAko fakultate ezberdinetako ordezkariei eskainitako hitzaldia UBAko Kalitatea Sustatzeko Unitatean.

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) biltzar orokorrak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuen 2015eko irailean: pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza bat da, bake unibertsala eta justizia ere bideratzen lagundu nahi duena. Agenda honetan garapen iraunkorrerako 17 helburu (GJH) zehazten dira eta, hauekin bat, 169 helmuga 2030 urterako. Euskal Herriko Unibertsitateak, beste erakunde askoren antzera, ibilbide orria aurkitu du GLHetan, unibertsitatearen lana planetaren eta pertsonen erronka handiekin lerrokatzeko, "inor bazterrean utzi gabe", azpimarratzen dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia