euskal diaspora eta kultura
2009/07/10
PUBLIZITATEA
Murtzia, Espainia. Murtziako Euskal Etxeak egindako azken batzarrean Zuzendaritza talde berria hautatu zen. Unai Sánchez da lehendakari berria, Antonio Imizcoz ordezkatuz. Berarekin batera aukeratutako taldea, honakoa: presidenteorde, Arantzazu Chacón; Pantxo Valverde, diruzaina; Lola Pastor, idazkaria; eta Virginia Sánchez eta Joseba Sánchez batzordekide. Lehendakari berriak ekintza gehiago antolatu nahi ditu Euskal Etxean eta dagoeneko irailerako lanean ari dira.
Murtziako Euskal Etxea 60 bat kidek osatzen dute egun eta euskarako ikastaroez gain, hilabetero zenbait bazkari eta afari antolatzen ditu. Unai Sánchezentzat beharrezkoa da Euskal Etxeko dinamika aldatzea, ekintza egitarau aberatsago bat eskainiz. Lehendakari berriak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, Madrilgo Euskal Etxeko presidentearekin harremanetan jarri dira, 'beraiek urte asko baitaramatzate lanean eta uste dut ondo orienta gaitezkeela euren gomendioei jarraiki'. Abuztuan elkartzekoak dira bi lehendakariak.
Zuzendaritza lanean ari da irailera begira: 'ideia asko ditugu, sukaldaritza ikastaroak, bidaiak, irteerak...' Guztia ikasturte berriarekin batera ezagutu ahal izango dute Euskal Etxeko kideek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus