"Porru xaflak piperradaz berbeteak" izeneko pintxoak, Unai Azpiritxaga etxeko bazkidea egile, irabazi du Caracaseko Eusko Etxeak San Fermin ospatzeko programaren barnean antolatutako pintxo lehiaketa pasa den uztailaren 16an. Saria,bi pertsonarentzako afari bat da venezuelar hiriburuko Casa Urrutia euskal jatetxe famatuan. Bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Ekaitz Lacasa eta Josune Zubizarreta geratu ziren.
Caracas, Venezuela. Gastronomia Lehiaketa 2016ko Sanferminak ospatzeko Eusko Etxeak antolatutako ekimenen baitan behar da kokatu eta apaimahaikide eta bazkaltideen esanetan aurkeztutako pintxoek arreta eurenganatu zuten "zapore bikainagatk, sormenagatik eta aurkezpen dotoreagatik".
Irabazle gertatu zen pintxoak (sari gisa Mercedesko Casa Urrutia euskal jatetxe tradizional dotorerako bi pertsonarentzako afaria), "porru xaflak ahuntz gaztadun piperradaz betetako kono fina tipulin zerrenda karraskariz apaindua" izenekoa izan zen, Eusko Etxean aurkezpenik behar ez duen Unai Azpiritxaga bazkideak egindakoa.
Bigarren sariak Polar enpresaren Pomar Sotoaren ardo dastaketarako sarbide ikastaro bat zekarren besapean eta Ekaitz Lacasak bereganatu zuen "sormenak astindutako lan batekin", hala nola "piperraz estalitako txistorra, berenjena-lore xerra batez, arrautza-irinetan pasatua, arrautza-zuringo..."
Hirugarren saria Eskuekin Art enpresak oparitutako pieza bat izan zen eta Josune Zubizarretaren eskuetara joan zen, kurruskari tequeño txikiak banana masaz eginak, pasio-fruitu eta erremolatxa marmeladan bustia".
Zorionak hirurei, parte hartutako guztiei eta Eusko Etxeko Sanfermin egunpasan bildutakoei.