euskal diaspora eta kultura
2009/10/16
PUBLIZITATEA
Pehuajo, Argentina. Etxe Alai Euskal Etxeak literatur lehiaketa batean parte hartzeko gonbidapena luzatu die lehen eta seigarrenaren maila arteko ikasleei. Lehiaketa Liburu Azokaren testuinguruan garatuko da eta haurren parte-hartzea bultzatzea du helburu. Idazlanek hamabost lerro gehienez behar dituzte bildu eta eskuz idatziak behar dira aurkeztu, orri arrunt batean. Gaiari dagokionez, Euskal Herriko kultura, ohiturak eta jendea hartuko da abiapuntu, Argentinan zein Euskal Herrian.
Euskal etxeko kide eta lehiaketaren arduraduna den Quela Gorrik azaltzen duenez, 'txapelketa erakundearen standari indarra emateko antolatu dugu, eta aldi berean, haurrei Pahuajoko kulturen jai honetan parte hartzeko aukera bat emateko'. Partaideak hiru kategoriatan sailkatu ditugu eta epaimahaikideek, lehen mailako maisu-maistrek, testuen edukiak, txukuntasuna eta ortografía hartuko dute kontuan. Lehiaketaren oinarriak Azokako 22. standean eskura daitezke. Hor bertan aurkeztu behar dira idazlanak, horretarako epea 17an, datorren larunbatean, arratsaldeko seietan amaiturik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus