euskal diaspora eta kultura
2014/07/21
PUBLIZITATEA
Ozaze, Zuberoa. Iragan uztailaren 4 eta 5ean bertan behera gelditu zen uholdeak zirela eta "Barbau Hamalau" ikuskizunaren emanaldia Ozazen, baina antolatzaileek lan hau ikusteko aukera berri bat eskaini nahi diete ikusleei eta emanaldi berriak egingo dira aste honetan. Zehazki, emanaldiak asteazkenean eta ostegunean egingo dira, Ozazen, 21:30etan.
Antolatzaileek aditzera eman dutenez, aurreko emanaldietarako sarrerak erosi zituztenek txartel horiek erabili ahalko dituzte. Hori bai, goiz agertzeko eskatzen duten, lekuak mugatuak baitira.
Dominika Rekalten idatzia da ikusgarriaren testua eta Zuberoako artista andanak parte hartzen du bertan: CNAS fanfarea, Jamal eta Hosni M’Hanna dantzan, Suak taldea sutan, Kakots (eszenografia), Pierre Vissler (soinu sortzea). Antolatzailea Hebentik Zuberoako kultur taldea da. Ikus bideoa, Kanaldude Telebistak egina:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus