euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uholdeak direla eta elkartasuna adierazi zioten aurrez aurre La Platako alkateari Euskadiko ordezkariek

2013/05/08

Pablo Bruera La Platako alkateak eta Mauricio Castro Hiriko Kolektibitateen Zuzendariak jaso zuten Udaletxean euskal ordezkaritza, tartean, Asier Vallejo, Sara Pagola, Ricardo Basterra eta Javier Clua.
Pablo Bruera La Platako alkateak eta Mauricio Castro Hiriko Kolektibitateen Zuzendariak jaso zuten Udaletxean euskal ordezkaritza, tartean, Asier Vallejo, Sara Pagola, Ricardo Basterra eta Javier Clua.

PUBLIZITATEA

Udaletxean burututako bileran Urkullu Lehendakariaren laguntzeko eskaintza transmititu zioten Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak eta Sara Pagola Argentina-Mercosur-erako ordezkariak hiriko alkate Pablo Bruerari. Are gehiago, La Platara egindako bisitan, uholdeen kalteak jaso zituzten lagunekin ere bildu ziren mandatariak. Honekin batera, Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenari buruzko Erakusketaren baitan antolatutako ekitaldien berri helarazi digute Euzko Etxea-tik.

La Plata, Argentina. Azpimarratzeko moduko bi gertaera bizi izan ditu Buenos Aires probintziako hiriburuko Euzko Etxeak azken asteotan, oihartzunez herritar guztiengan. Alde batetik, Sara Pagola Euskadiko Ordezkariaren eta Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren bisita. Beste alde batetik, Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenari buruzko Erakusketa inauguratu zuen euskal etxeak beste hainbat kultur proposamen eskainiz. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, bi ekintzen argazki kronika:

Asier Vallejo eta Sara Pagola La Platan 2013 01

[Argentinarako bere lehenengo bidaian, La Plata hiria bisitatu zuen Asier Vallejok, Sara Pagolak lagundurik. Bertako euskal kolektibitatearekin solasteaz gain, beste asmo zehatz bat izan zuen bidaiak: hiriko alkatearekin elkartu eta uholdeen ondorioen aurrean Lehendakariaren elkartasuna adieraztea, lankidetza eskaintza eginez (argazkiaEE)]

Asier Vallejo eta Sara Pagola La Platan 2013 03

[Apirilaren 22an burututako bilera bukatutakoan, Udaletxeko Urrezko Aretoa ezagutu zuten bisitariek. Segidan, paseo bat egin zuten Moren Plazan. Argazkian: Javier Clua, Matia Fernanda Astigarraga, Ricardo Basterra, Sara Pagola, Asier Vallejo, Jose Etchegoin eta Shanti Arrieta (argazkiaEE)].

Asier Vallejo eta Sara Pagola La Platan 2013 02

[Behin euskal etxeko egoitzan, bertan burutzen ari ziren ekintzak ikusi ahal izan zituzten Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, tartean, euskara klaseak. Azpimarratzekoa da etxeko kide den Alfredo Larrañagak ‘Matxin Burdin’ liburuaren euskarazko bertsioa oparitu ziola Pagola ordezkariari. Zuzendaritza Batzordekideekin ere elkartu ziren mandatariak eta horren ostean apirilaren 2ko uholdeetan kalteak jaso zituzten etxeko lagunekin. Bisitarekin bukatzeko, afaria partekatu zuten bisitariek eta etxekoek (argazkiaEE)]

Gernikako Bonbardaketaren 75. urtemuga itxiz

Programa oparoa eskaini dio aurten bere komunitateari La Platako Euzko Etxeak Gernikako Bonbardaketa gogoratzeko. Egitaraua Bonbardaketaren 75. urteurrenari buruzko erakusketa ibiltariaren inaugurazioarekin hasi zen apirilaren 26an bertan, eta 30ean bukatu, hitzaldi batekin hain zuzen ere. Jaurlaritzak eta Gernikako Bakearen Museoak sustatutako Erakusketa Ibiltaria Islas Malvinas Kultur Gunean egon zen ikusgai maiatzaren lehenera arte.

Gernika 76 urtemuga La Platan 2013 04

[Euskal etxearen Zuzendaritza Batzordearen izenean Maria Fernanda Astigarragak izan zuen erakustaldiari hasiera emateko ardura. Astigarraga Bonbardaketaren esanahiari buruz mintzatu zen. Horren ostean, programak segitu zuen: Emilia Bastida zuzendariaren ‘Gernika’ laburmetraia proiektatu zen; Andoni Azcarate dantzariak ‘Aurreskua’ dantzatu zuen eta etxeko abesbatzak bere errepertorioko pieza batzuk abestu zituen. Erakusketaren lehenengo egunean mokadu bat zerbitzatu zuen Etxeko Andreen Taldeak (argazkiakEE)]

Gernika 76 urtemuga La Platan 2013 05

[Programaren bigarren egunean, eta Euzko Etxeak burutzen dituen aktibitateak La Platako herritarrei jakinarazteko asmoz, ekintzen erakusketa egin zen. Hockey taldeko neskek, itsuen futbol taldeko jokalariek, luburutegiko kideek eta dantzariek hartu zuten parte (argazkiakEE)]

Gernika 76 urtemuga La Platan 2013 06

[Apirilaren 27an ere, Gernikako Bonbardaketari buruzko hitzaldi bat eman zuen Asier Luzarraga Garbisu lizentziatu bilbotarrak. Bere aurkezpenean, zergatik izan zen Gernika herri erasotua azaldu zuen hizlariak. Apirilaren 30ean, berriz,‘Gernikako Belaunaldia’ proiektatu zen. Asier Luzarragak berak izan zuen sarrerako hitzak esateko ardura (argazkiakEE)]

Bukatzeko Euzko Etxea Euskal Etxeak esker beroak eman nahi dizkie ekitaldia burutu ahal izateko lagundu zuten erakunde guztiei, tartean, Euskadiko Ordezkaritzari, La Platako Udaletxeari eta Islas Malvinas Kultur Guneari eta euskal etxeko arloetako arduradunei.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia