euskal diaspora eta kultura
2011/11/22
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. Caracaseko Eusko Etxeako 'Jazoera' buletina heldu da geurera eta, besteak beste, venezuelar euskal komunitateak nazioarteko bi txapelketetan izan dituen emaitzen berri dakar. Angelun (Lapurdi) jokatu zen Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketan Ausencio Eguilazek eta Mariano Larrañagak osatu zuten bikoteak zazpigarren postua erdietsi zuen. Bestalde, Guadalajaran (Mexikon) jokatu ziren Euskal Pilota Joko Panamerikarretan Venezuelako ordezkariek ez zuten dominarik lortu, baina sarri ibili ziren podioa eskuratzetik gertu.
Era berean, historia atalean buletinak Venezuelako euskal komunitatearen bizipenen testigantzak jasotzen darrai. Horrela, Arturo Gonzalez de Zaratek Cumanako Euskal Etxearen historiaren hirugarren atala dakar gogora, 1967ko abenduaren 10ean egin zen inaugurazio jaiko argazki eta guzti.
Caracaseko Jai Alai frontoiari buruzko artikulu bat ere dakar buletinak, eta 'Gure lehendakariak' atalean Jose Joaquin Azurza Eusko Etxea-ko 20. presidentea agertzen da. Azkenik, 'El desafío de la Historia' aldizkariaren azken aletik ateratako artikuluak Josune Dorronsoro historialari eta argazkilaritza aditua dakar gogora.
-Buletina jaso nahi izanez gero, bidali e-maila hona
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus