euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udalak gonbidaturik, ‘Garapen’ euskal elkarteak Obera-n eskainitako hitzaldietan partaide izan da Posadasko Euskal Etxea

2017/05/12

‘Garapen’ Euskal Elkarteko Fernando Nebreda Dias de Espada Oberako alkatearekin (argazkia Obera on line)
‘Garapen’ Euskal Elkarteko Fernando Nebreda Dias de Espada Oberako alkatearekin (argazkia Obera on line)

PUBLIZITATEA

Euskal Herritik etorrita, 'Garapen' garapen-agentziako presidente Fernando Nebreda Dias de Espada Argentina iparraldean da bilera-programa batekin, eta azken egunotan Misiones probintziako Obera hirira heldua da. Posadas probintziako hiriburutik, Euskal Jatorri Euskal Etxeko ordezkaritza bat hurbildu zaio bertan emaniko hitzaldira, herriko Udalak deiturik. Posadasko Euskal Etxeak Zuzendaritza Batzordea berritu duela ere adierazi digu.

Posadas, Argentina. Misiones probintziako Obera herriko hainbat elkarte eta enpresarekin ari da biltzen egun hauetan, Euskal Herritik etorria, ‘Garapen’ elkarteko presidentea. Biraren baitan, hitzaldia eman zuen atzo Nebredak “Euskal Herriko garapen esperientziak; garapen agentzien rolak eta Euskal Herria eta hiru mugetako eskualdearen arteko lotura posibleak’ izenburupean, Misionesko Unibertsitate Nazionaleko Oberako Ingeniaritza Fakultatean. Hiriburuko Euskal Etxearen izenean Maria Martha Oriak, Rene Bergarak eta Maria Silvia Soloagak hartu zuten parte Nebreda Días de Espadaren bilkura eta mintzaldietan.

Batzorde berria: azkeneko eta ondorengo jarduerak

Apirilaren 21ean egin zuten euren Ohiko Biltzar Nagusia Euskal Jatorri Euskal Etxeko kideek, besteak beste instituzioaren zuzendaritza berritzeko. Aukeratutako agintariak berehala jarri ziren martxan eta maiatzaren 7an janari salmenta egin zuten, "iaz bezala, erakundearen gastuei aurre egiteko dirua biltzeko asmoarekin". Elkarteko idazkari Maria Silvia Soloagak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “talde nahiko gazteak osatzen du zuzendaritza berria, lan egiteko gogoz eta aurrekoaren proiektuekin segitzeko prest". "Beraz, geure burua finantziatzeko, janari salmentekin jarraituko dugu eta, jarduerei dagokienez, baita txiki eta helduentzako dantza klaseekin ere. Horretaz aparte ‘Euskal Jatorri’ izeneko gure aldizkaria berreskuratu eta argitaratu nahi dugu berriro; aldi berean, publizitatea egin nahi dugu hiriko hedabideetan, bazkide kopurua handitzeko"

Baina publizitate onena egitea bera denez, beste bi jarduera ari dira antolatzen Euskal Etxekoak ekainerako: San Juan jaia eta Euskal Zine Ziklo bat.

Hona batzorde berritua osatzen duten kideak:

-Lehendakari: Mariangeles Rosciani
-Lehendakariorde: Juan Pablo Ochoa
-Idazkari: Maria Silvia Soloaga
-Idazkariorde: Maria Virginia Labat
-Diruzain: Jorge Roberto Aramendy
-Diruzainorde: Maria Jose Bilbao

-Batzordekide titularrak: Maria Martha Oria, Berenice Elvira Schwegler Montejano, Carlos Ariel Natalio Navarro Gimenez, Giselle Pelinski Azcona
-Batzordekide ordezkoak: Carlos Javier Rodrigo Basconcel, Edgar Osiris Urrutia, Edgar Ramon Ayala Lorca

BATZORDE KONTU-IKUSKATZAILEA

-Titularrak: Rene Alberto Bergara, Alba María Ibarrola
-Ordezkoak: Cesar Norberto Aguirre


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia