euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Udal Interesekoa" izendatu du Paranak Urrundik Euskal Etxea partaide bertako gizataldeek antolatutako Dantzaldia

2019/09/24

Urrundik Elkarteko dantzariak Paranako 2019ko Immigrantearen Dantzaldian (argazkia Ahora Egunkaria)
Urrundik Elkarteko dantzariak Paranako 2019ko Immigrantearen Dantzaldian (argazkia Ahora Egunkaria)

PUBLIZITATEA

Parana, Argentina. Entre Rios probintziako Kolektibitateen Elkarteak urtero antolatze duen Immigrantearen Eguneko dantzaldia ‘Udal Interesekoa’ izendatu du 2019 honetan Parana hiriak. Hamabost gizatalde baino gehiago biltzen dituen jaialdia 3 de Febrero Antzokian egiten du urtero aipatu elkarteak eta aurten irailaren 10ean izan zen. Urrundik Euskal Etxeko dantzariak dantzaldiko partaide zintzoak dira urtero eta aurten ere bertan izan ziren Euskal Herriko dantzak aurkezteko. "Aretoa bete-beteta zegoen eta publikoak txalo beroekin agurtu zuen gure taldea”, adierazi diote euskal etxekoek EuskalKultura.eus-i.

Immigrantearen Eguneko ospakizunen baitan Parana ondoan dagoen San Benito herrixkako 15. Etorkinaren Jaialdian ere hartu zuten parte Urrundik-eko dantzariek. Elkarretaratze hau irailaren 7an izan zen, bertako Vieytes parkean eta publiko ugari bildu zuen.

Eta Urrundik-ek urtero sasoi honetan egiten duen Dantzaldiko datak hurbil daudenez, euskal etxetik jakinarazi digute aurtengoa prest daukatela eta Euskal Dantza Jaialdiaren urriaren 6an izango dela, iluntzeko 8:30etan, 3 de Febrero Antzokian. Iaz bezala, Joseba Gotzon kantari bizkaitarra eta bere doinuak ere gaualdiko ikuskizuneko partaide izango dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia