Boise, AEB. Bihar, azaroaren 5a, egun garrantzitsua du du Boiseko Dave Bieter (Boise, 1959) alkateak. Biharko hauteskundeetan laugarren aldiz lehiatuko da bere alkate postuari eutsi eta beste lau urtez Bizkaiko Gernikarekin hiri senidetua den Boiseko alkate segitzeko. Alderdi Demokratako kide, 2004tik hona da Dave Bieter 230.000 bat biztanle dituen bere jaioterriko lehenengo agintari. Azkeneko hauteskundeetan, 2015ean, bozken %68.8a bereganatu zuen, baina aurtengoak askoz lehiatsuagoak marraztu dituzte.
Zorterik onena ona opa diogu Dave Bieter-i.
-Dave Bieter-en kanpainako webgunea: bieterforboise.com