euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udako Pintxo-potearekin amaitu du New Yorkeko Euzko Etxeak 2023-24 ikasturtea; hurrengo hitzorduak, urrian

2024/07/10

Ekaineko pintxo potearen argazki batzuk
Ekaineko pintxo potearen argazki batzuk

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Ehun bat lagun bildu zituen New Yorkeko Euskal Etxeak 2023-24 ikasturteko ekitaldiei azken agurra emateko saioan, udako oporren aurretik. "Udako Pintxo-potea" ekainaren 22an egin zen eta Brooklyneko Eckford kaleko egoitzara berturatu ziren lagunek, EEko kideek prestatutako pintxo ederrak eta txakolin zarauztarra dastatzeko aukera paregabea izan zuten, New Yorkeko euskal hitzordu bateko parte. Orain, oporrez gozatu ahal izango dute, "urrian bueltatu arte, "Udazkeneko Pintxo-potea" izango baita gure hurrengo hitzordu publikoa, Euskal Etxearen 111. urteurrena ospatzeko”, iragarri dio EuskalKultura.eus-i EEko lehendakari Aitziber Buque Martinezek.


I. Mus Txapelketa New Yorkeko Euskal Etxean


Martxoko 'Sagar Handia Fest' delako lehenengo edizioa, Euskal Etxearen egoitzan

Ekainean bertan, "erabat arrakastatsua izan zen" I. Mus Txapelketa egin zuten. Orduan ere, partidak jokatu eta gero, pintxo batzuk partekartu zituzten muslari eta muszaleek, irabazleei sariak banatu aurretik. Urtean zehar egindako bestelako ekitaldien artean, bereziki aipatzekoa da Igor Elortza eta Rafa Rueda musikarien ‘Anonyme-Popular’ kontzertua, Aberri Eguna ospatuz, Kirmen Uribe idazlea lagun; euskararen aldeko Korrika; eta lehenago, martxoan, ‘Sagar Handia Fest’ izeneko sagardo jaialdia.

New Yorkeko Euskal Etxea sareetan, euzko.etxea.ny Euskal Etxearen webgunea: www.newyorkbasqueclub-euzkoetxea.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia