New York, AEB. Ehun bat lagun bildu zituen New Yorkeko Euskal Etxeak 2023-24 ikasturteko ekitaldiei azken agurra emateko saioan, udako oporren aurretik. "Udako Pintxo-potea" ekainaren 22an egin zen eta Brooklyneko Eckford kaleko egoitzara berturatu ziren lagunek, EEko kideek prestatutako pintxo ederrak eta txakolin zarauztarra dastatzeko aukera paregabea izan zuten, New Yorkeko euskal hitzordu bateko parte. Orain, oporrez gozatu ahal izango dute, "urrian bueltatu arte, "Udazkeneko Pintxo-potea" izango baita gure hurrengo hitzordu publikoa, Euskal Etxearen 111. urteurrena ospatzeko”, iragarri dio EuskalKultura.eus-i EEko lehendakari Aitziber Buque Martinezek.
I. Mus Txapelketa New Yorkeko Euskal Etxean
Martxoko 'Sagar Handia Fest' delako lehenengo edizioa, Euskal Etxearen egoitzan
Ekainean bertan, "erabat arrakastatsua izan zen" I. Mus Txapelketa egin zuten. Orduan ere, partidak jokatu eta gero, pintxo batzuk partekartu zituzten muslari eta muszaleek, irabazleei sariak banatu aurretik. Urtean zehar egindako bestelako ekitaldien artean, bereziki aipatzekoa da Igor Elortza eta Rafa Rueda musikarien ‘Anonyme-Popular’ kontzertua, Aberri Eguna ospatuz, Kirmen Uribe idazlea lagun; euskararen aldeko Korrika; eta lehenago, martxoan, ‘Sagar Handia Fest’ izeneko sagardo jaialdia.
New Yorkeko Euskal Etxea sareetan, euzko.etxea.ny Euskal Etxearen webgunea: www.newyorkbasqueclub-euzkoetxea.com