euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udako Jaialdia Mar del Platako Denak Baten otsailaren 11an, eta jai programa osoa 2023an EEaren 80 urteak ospatzeko

2022/12/29

Bazkideen itzulera sustatzeko kanpainaren eta María Carrerasen eskutik egiten den antzerki tailerra bultzatzeko irudi promozionalak
Bazkideen itzulera sustatzeko kanpainaren eta María Carrerasen eskutik egiten den antzerki tailerra bultzatzeko irudi promozionalak

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Bero handia, uda petoa Argentinan, eta Denak Batek aukerak ematen ditu, pilota, squash eta mus txapelketak antolatuz. Hiriak ezaugarri du uda osoan biltzen duen jarduera turistiko bizia eta Atlantikoko kostaldean oporretan dabiltzanentzat, La Feliz ezizenaz ezaguna den hiriko Euskal Etxeak agenda interesgarria eskaintzen du: Otsailaren 11an, gauez, Euskal Etxearen egoitzan, Udako Jaialdia ospatuko du, euskal dantza, musika eta janari tipikoekin. Otsailaren amaieran, berriz, Villa Victoriako lorategian egingo den Gizataldeen Gaueko 5. edizioan hartuko du parte.

EuskalKultura.eus-ek iragan urrian adierazi zuen txanda-aldaketa EEko buruzagitzan, Asier Iriberrik lehendakari-lekukoa Gustavo Elichiribehety-ri pasaturik. Covid19ak elkartean utzitako partaidetza jaitsieraren aurrean, Zuzendaritza berriak "Volvé al centro vasco (Itzul zaitez Euskal Etxera)” kanpaina abiarazi zuen, bazkide-aktibo kategoria berreskuratzea eskainiz ordaintzeari utzitako bazkideei, diru sinboliko baten truke baina kuota-ordainketa sistema elektronikora atxikiz.

Eskarmentua eta gaztetasunaren arteko oreka

Joan den hilean, Euskal Etxeak antzerki tailerra berrabiarazi zuen, duela urte batzuk Mar del Platan finkatuta bizi den María Carreras aktore ezagunaren eskutik. Eta, ikasturte berrian, martxotik aurrera, abesbatza ere berriro hastekotan dira. Ber denboran, egoitzaren goiko aldean, squash gune bat inauguratuko dute, lehen mailako bi kantxarekin, 1995ko Panamerikarretan domina lortu zuen Ezequiel Albelo zuzendari.

Euskalkultura.eus-rekin solasean, Gustavo Elichiribehetyk bere bozkarioa nabarmendu du "gogoz dagoen gazte talde garrantzitsu" bat daukalako alboan, "esperientziaren eta gaztetasunaren arteko talde orekatua" osatu dutelako. "Batzarretik denbora gutxi pasa da oraindik  baina lanaren aldetik, hilabete trinkoak izan dira, eraikineko lanei zein administraziokoei dagokienez. Emakidadunak berritu, eta beste gauza asko egin dira, eta oso pozik eta gogotsu gaude datozen erronkei aurre egiteko”, adierazi du.

Gernikako Arbolak 80. urteurrena ospatzeko

Izan ere Elichiribehety buru duen taldeai egokitu zaio Denak Baten 80. urteurreneko ospakizunen antolaketa 2023an. Uztailaren 17an 80 beteko ditu urteak euskal etxeak eta, urtean zehar, ekitaldi ugari ari dira prestatzen behar bezala ospatzeko. Besteak beste, Gernikako Arbolaren kimuak landatuko dituzte hiriko hainbat tokitan, Tandilgo Gure Etxearen lankidetzari esker. Kirol arloan, pilota, squash eta mus txapelketak antolatuko dituzte. Eta ekainean, Dantzari Ohiaren Jaia ospatuko dute, gainerako euskal etxeei parte hartzeko gonbidapen berezia eginez. Ahaztu gabe, ekainean, Dantzari Ohiaren Jaia garrantzitsua, euskal etxe guztiei parte hartzeko gonbidapen berezia eginez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia