Berriz, Bizkaia. Kubatarrak dira baina euskara euren errepertoriora bildu dute eta nola! Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpak Kubako Manzanillokoak dira eta euretako batek Habanan segitzen du bizitzen eta bestea egun Euskal Herrian bizi da. Uda garaian, biak Euskal Herrian elkartzen dira eta aukera D’Capricho bikotearen kontzertuak emateko baliatzen dute. Iruñean, Saran eta Ermuan eman berriak dituzte kontzertuak eta bihar bertan Getxon eta ondoren Lekeition, Bilbon, Larrabetzun eta Leitzan behar dute ari izan.
Bikoteak euskaraz grabatu du, eta euskara errepertoriora bildu dute, espainola eta ingelesarekin batera
Hona datozen egunetarako euren egitaraua:
-Uztailaren 17an, asteazkena, 21:00etan Silvers Tavern, Getxon, Bizkaian
-Uztailaren 19an, ostirala, 20:30etan San Juan Talako Txiringitoan (Atabaka - Garraitz 25) Lekeition
-Uztailaren 24an, asteazkena, Kafe Antzokian, Bilbon 20:00etan
-Uztailaren 26an, ostirala, Larrabetzun, 21:30etan Irusta Taberna aurrean, Bizkaian
-Uztailaren 27an, larunbata, Ondarroako hondartzan (baieztatzeke)
-Uztailaren 29an, astelehena, 21:00etan, AzeBarri! euskaltzaleon kultur txokoan, Getxon
-Abuztuaren 2, ostirala, 19:30etan, Torrea Herriko Tabernan, Leitzan, Nafarroan
Eurekin kontaktatzeko: Facebook.