euskal diaspora eta kultura
2010/03/10
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Otsailaren 1etik 12ra gauzatu zen hiriburuko Euskal Echea Institutuan Udako Euskal Unibertsitatea. Proiektuaren bigarren edizioa izan da aurtengoa eta antolatzaileek oso balantze positiboa egiten dute. Izan ere, dagoeneko prest dute datorren urteko programa, eta ideia berriak dituzte jadanik 2012ko ikastarorako. 'Datorren urtean ere bi asteko egitaraua izango dugu, otsailaren 1etik 11ra. Eta azken larunbatean Euskal Echea bisitatuko da. Gaiari dagokionez, ez da aurtengotik oso urrun egongo, "Euskaldunen ibilbidea eta kultura" izango baita ardatza. 2012koari, berriz, aldaketa batzuk sartuko dizkiogu. Gaiak espezifikoagoak izango dira, bi zatitan: Geografia eta Historiaz bat eta Literatura eta Etnologiari buruzkoa bestea', azaldu dio Enrique Aramburu koordinatzaileak EuskalKultura.com-i.
Klaseetara hogeita bost bat ikasle, kasu batzuetan Buenos Aires hiriburutik kanpo etorriak, joan ziren egunero, eta horietatik hamabostek gainditu zuten ikastaroa idazlan bat aurkeztuz. Diplomak jaso zituzten ikasleak hauexek dira: Euskara oinarrizko ikastaroan, Hector J. M. Arostegui; Etnologiari buruzko ikastaroan, Dolores de Olazabal, Maria del Rosario Naya, Amelia del Carmen Chasco, Emma Di Girolamo Fagalde de Barbero, Hector J. M. Arostegui, Jorge Otaño Piñero eta Marcelina Arostegui Eceiza; eta Euskaldunen ibilbidea eta kultura programan, María Dolores Domenech y Ocáriz, Virginia Sanz de Francesco, Carlos A. Gabilondo, Diego M. Maisterrena, Verónica E. Iriarte, Marité Echegoyen eta Sabrina Paola Sayanes.
Idazlanek Eusko Ikaskuntzako arauak betetzen dituzte eta argitaratzeko prest daude. Liburuaren aurkezpena Buenos Airesko Liburu Azokan egingo da datorren apirilean. Hantxe bertan hasiko da 2011ko Udako Euskal Unibertsitatearen hedapena.
Lotura interesgarriak
Euskal Echea Institutua
www.euskalechea.org.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus