euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

HABEk euskara eskolak emateko hitzarmenak berritu ditu Txile eta Uruguaiko hainbat euskal etxerekin

2012/01/30

Santiagoko Euskadiko ordezkaritzan egin zen bileran: Imanol Carredano (Colectividad Vasca de Chile-ko presidentea), Kinku Zinkunegi (HABE) eta Ana Urchuegia ordezkaria
Santiagoko Euskadiko ordezkaritzan egin zen bileran: Imanol Carredano (Colectividad Vasca de Chile-ko presidentea), Kinku Zinkunegi (HABE) eta Ana Urchuegia ordezkaria

PUBLIZITATEA

Urte hasierako lehen aste hauetan HABEk Euskara Munduan programaren bitartez Txile eta Uruguaiko euskal etxeetan ematen diren euskara ikastaroak sustatzeko hitzarmenak berritu ditu. Asmo horrekin, urtarrilaren 16an Santiagon izan zen Kinku Zinkunegi teknikaria eta Euzko Etxea eta Colectividad Vasca de Santiago elkarteekin bildu zen. Biharamunean Valparaisoko Eusko Etxearekin egin zuen bilera. Ondoren, Montevideon FIVU federazioko euskal etxeekin elkartu zen Zinkunegi, eta urtarrilaren 18an Saltoko Euskaldunen Taldea, Montevideoko Centro Euskaro eta Euskal Erria euskal etxeko ordezkariekin izan zen, ikastaroen balioespena egiten eta datorren urterako ekimenak aztertzen.

Donostia-San Sebastian. Urtarrilaren 16ean bildu zen HABEko ordezkaria Santiagoko Euzko Etxea eta Colectividad Vasca de Santiago elkarteekin, Eusko Jaurlaritzak Txilen duen Ordezkaritzan. Biharamunean Valparaisoko Eusko Etxearekin elkartu zen.

Bileretan, besteak beste, elkarte bakoitzeko irakasleak 2011ko trebakuntza planean egindakoa jasotzen duten txostenak aurkeztu eta eman zizkien Zinkunegik arduradun bakoitzari. Beraien premiak aztertu eta hurengo urratsak norantz eman ere hizpide izan zuten. Gaur egun, Txileko 5 irakasle ari dira Nazioarteko Taldean trebatzen, 3 Valparaisokoak eta 2 Santiagoko Euzko Etxekoak eta bostek lan handia egin dute, aurreikusitako helburuak lortu baitituzte, adierazi dio Zinkunegik EuskalKultura.com-i.

Lehenengo bilera, Colectividad Vasca de Txile elkartekoekin izan zen. "Elkarte hau berria da, eta elkartu garen lehenengo aldia izan da. Ikasturte honetan euskarazko eskolak eskaintzen hasi dira eta 1.go hitzarmena sinatu du HABEk beraiekin", agertu du Zinkunegik. "Aldiz, Santiagoko Euzko Etxea eta Valparaisoko Eusko Etxearekin urteak daramatza HABEk elkarlanean, bertako euskarazko eskolak sendotzen".

Uruguaien

Txilekoa amaitu ondoren, Uruguaira jauzi egin zuen HABEren ordezkariak eta arratsaldean FIVUkoekin izan zuen bilera Montevideon. Biharamunean, 18an, Uruguaien HABEkin hitzarmena duten beste hiru euskal etxeekin elkartu zen: Saltoko Euskaldunen Taldea-ko lehendakariarekin, Cristina Juanenarekin, ondoren Montevideoko Euskaro-ko lehendakari Juan Pedro Arin-ekin eta, azkenik, Agurtzane Aguado Euskal Erria euskal etxeko lehendakariarekin.

"Salto Uruguai iparraldean dago eta une honetan irakaslerik gabe daudenez, FIVUk bidaltzen die bat bi astero. Pentsa, joan etorria egiten 14 ordu behar ditu, gutxienez; hau da, Donostiatik Bartzelonara joango balitz bezala klase bat emateko. Han, hurrengo bi astetarako lana adosten dute eta astero bitan elkartzen dira adostutako lanak taldean egiteko eta horrela berriro irakaslea joaten den arte. Egoera hau ez da salbuespena, izan ere, FIVUk barnealdeko beste bi euskal etxeetara ere Euskara Munduan-en baitan trebatutako beste bi irakasle bidaltzen ditu. Horrek erakusten du ikasten ari direnen motibazio sendoa eta irakasleen engaiamendu ikaragarria ere", azaldu du Zinkunegik.

FIVUrekin hitzarmena  Lourdes Auzmendi, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak sinatu zuen, azaroan, Donostian, V. Mundu Batzarrean eta Txilekoak eta Uruguaiko gainontzekoak Iñaki Uribe, HABEko zuzendari nagusiak sinatu ditu.

"Montevideoko Euskaro euskal etxea urtetan egon da euskara aktibitaterik gabe. Legealdi honetan berriro hasi dira lanean eta atzo sinatutakoa lehenengo hitzarmena izan da", esan du HABEko teknikariak. "Hitzarmen hauei esker Txile eta Uruguaiko eskolak laguntzeko 33.000€tik gora emango dizkie HABEk 287 ikasle helduren eskolak babesteko. Gainera, Txileko 5 irakasle eta Uruguaiko 3 trebatzeko ardura bere gain hartu du HABEk".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia