euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udaberrirako suspertzen ari dira Idahon: Mountain Homeko Artzainen Jai jendetsua eta gero, Korrika dator!

2011/03/21

Mountain Homeko Sheepherders Ball-eko dantza erakustaldiaren instant bat (argazkia HenarChico)
Mountain Homeko Sheepherders Ball-eko dantza erakustaldiaren instant bat (argazkia HenarChico)

PUBLIZITATEA

Neguaren azken hondarretan, Idahoko euskal komunitateak gogotsu jarraitzen du ekimenak eta jarduerak egiten, eta horren adibide da, esaterako, joan den otsailaren 26ean Mountain Home-n egin zuten Sheepherders Ball edo Artzainen Jaia. Henar Chico lagun eta blogariak dantzariek egin zuten erakustaldiaren bideo bat jarri du sarean, guk hemen jasotzen duguna. Orain, udaberriari begira, ekitaldi ugari ari dira prestatzen: larunbatean Oinkari dantza taldekoek sagardotegia egingo dute, eta apirilean Korrika helduko da Mountain Home eta Boisera!

Boise/Mountain Home, Idaho. Idahoko euskal komunitatea bizi bizi dabil, ohi duenez, euskal kultura Estatu Batuetako mendebaldean zabalduz. Horren adibide izan zen iragan otsailaren 26ean Mountain Homen egin zuten Sheepherders Ball dantzaldi eta jaiaren 51. edizioa.

Euskal Lagunak elkarteko kideek eta Idaho osotik etorritako euskaldunek Elks Lodge aretoa bete egin zuten, Oinkariko dantzarien erakustaldia ikusteko gogoz. Dantzaldiaz gain, euskal jakiak eta pintxoak dastatzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek. Boiseko Henar Chico izan zen bisitarietako bat eta bere blogean jarri du dantzaldiaren bideotxo hau:

 

Orain, udaberriari begira ari dira jada Idahoko euskaldunak, eta sasoi berria ekitaldi eta jaialdiz betea dator. Hasteko, larunbat honetan Oinkari dantza taldeko kideek Sagardotegi Gaua egingo dute Boiseko Euskal Etxean. Gau honetan biltzen den dirua dantza taldearen jarduerak laguntzeko izango da. Informazio gehiago, hemen.

Apirilaren 7an Boiseko Ikastolak bisitarientzako egun irekia egingo du. Apirilaren 14ean Korrika, euskararen aldeko herri lasterketa, Mountain Homera helduko da eta lasterketa txiki bat egingo dute herriko euskaldunek arratsaldeko 14:00tan. Korrika Fun Run deitu diote, nekatzeko baino dibertitzeko parada izango dela ematen du. Apirilaren 30ean aldiz, Boise hiriburura helduko da Korrika, goizeko 10:00etatik hasiko den jaialdi handiarekin. 

Henar Chicoren 'A basque in Boise' bloga, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia