Buenos Aires, Argentina. Irailaren 21ean —udaberriaren sarrera hego hemisferioan eta udazkenarena, iparrekoan— egutegiak Argentinan Ikasleen Eguna ere markatzen du. Buenos Airesen, hiriko Euskaltzaleak-ek larunbatean bere egoitzan egingo duen Mintzodromo batekin ospatuko du, hau da, euskara praktikatzeko aukera ludiko batekin. Ezer gutxi, gutxi zein asko dakitenak daude gonbidatuta, benetan eskatzen dena arratsaldea euskaraz partekatzeko gogoa eta jarrera baita. Pertsonak oro dira ongi etorriak "Etorri, hitz egin, ospatu" lelopean, arratsaldeko 4etan hasita.
La Platako Euzko Etxeko eta UNLPko Etxepare Euskal Institutuko irakurletzako irakasle eta ikasleek, eta Euskaltzaleak euskaltegikoek hartuko dute parte, baina bertaratzeko deialdia hala nahi duten euskaltzale guztiei egiten zaie. Proposamena askaria eta jolas eta kantu arratsalde bat partekatzea da. "Bazatoz?", gonbidatzen dute antolatzaileek.
Buenos Airesen bazaude, animatu, irekia da
Euskaltzaleak-eko helbidea: Bernardo de Irigoyen 826, Independencia eta Estados Unidos artean, Buenos Aires hirian. Kontaktatu bestela euskaltzaleak@yahoo.com.ar / idiomavasco@gmail.com edo, Whatsapp-ez, +54 911 24575852 zenbakiaren bidez.